Dibertsitate organikoa/funtzionala eta sexu-aniztasuna

Ekainaren 28a aukeratu da nazioartean LGTB+ kolektiboen borroka ikusarazteko eta gizarte osoari nahiz erakundeei sexu-askatasunarekiko eta sexu-aniztasunarekiko errespetua eskatzeko.

Eginaren Eginez elkarteak bat egin nahi du ikusarazte eta eskaera horrekin, eta zerbait gehitu nahi dugu: desgaitasunen bat edo dibertsitate funtzionala duten emakumeen eta gizonen errealitate sexuala onartu eta errespetatu beharra, horien adierazpen ugari eta askotarikoetan.

Sexualitatea gizaki guztion bizi-garapeneko funtsezko alderdietako bat da, zalantzarik gabe gure kolektiboko emakumeen eta gizonen garapenekoa ere bai (nahiz eta hainbat mitok eta aurreiritzik oraindik hor dirauten, haien sexualitatearen garapena, kudeaketa eta adierazpena arazo bihurtzen, ikusezin egiten edo ukatzen), eta sexu-aniztasuna, gure kolektiboan, munduko gainerako herritarrengan bezalaxe ageri da, modu eta prebalentzia berberetan.

Horrenbestez, LGTB+ kolektiboko pertsonekin oro har gertatzen den bezala, desgaitasunen bat edo dibertsitate funtzionala duten emakumeen eta gizonen kasuan ere ezinbestekoa da arau bihurtutakoaren mugetatik kanpoko sexu-identitatea edo desira-orientazioa dutenen onarpena, errespetua eta ikusgaitasuna aldarrikatu eta lortzea. Desgaitasunen bat edo dibertsitate funtzionala duten LGTB+ pertsonek ere lortu behar dute (dugu) gizartearen eta erakundeen begietara ikusezin ez izatea, eta beren (geure) burua nahi duten (nahi dugun) bezala bizitzeko eta garatzeko beharrezkoak diren baldintzak izatea: kontzienteago egitea, zaurgarritasuna txikitzea, asertibitatea areagotzea eta baliabideak bermatzea.

Helburu horiek lortzeko, beharrezkoa izango da erakunde publikoek eta gizarte-kolektiboek –desgaitasunen eta dibertsitate funtzionalaren eta LGTB+ komunitatearen esparruko entitateek– konpromisoa hartzea eta laguntzea, desgaitasun organikoren bat edo dibertsitate funtzionala duten LGTB+ pertsonak modu aktiboan babestu eta barnean hartzeko.

Kolektiboko emakumeen eta gizonen sexualitatea aintzat hartzea eta onartzea eta sexu-identitatean nahiz desira-orientazioan haien aniztasuna aitortzea ekarpen handia da gure gizartean giza eskubideak eta balio zibiko eta demokratikoak sendotzeko bidean.

Komentario bat idatzi

Komentario bat idatzi