Gutuna Gasteizko Udalarentzat

Gorka Urtaran Agirre, Gasteizko Alkatea

Gasteizen, 2020ko irailaren 4an.

Uda honetan “normaltasun berria” delakoa etorri zaigunetik, aldaketa handiak izan dira herritarren nahiz erakundeen jokabideetan eta ohituretan, COVID-19 pandemiari aurre egiten saiatu behar baita, berragertzeak eta hedatzea saihesteko. Krisi-egoera horrek abagunea eskaini du beste “ohitura zahar” eta jokabide ezegoki batzuk eraldatzeko, bizikidetza kaltetzen, desberdinkeria eta gizarte-bazterkeria eragiten, eta berez dagozkien eskubideak egikaritzea eragozten baitiete gizarteko zenbait talde eta sektoreri, esaterako mugikortasun urria duten Gasteizko pertsonei.

Ez da halakorik izan, ordea, eta azken hilabeteetan egiaztatu ahal izan dugu irisgarritasunari, aniztasunarekiko errespetuari eta gizarte-taldeekiko komunikazioari dagokienez, “normaltasun zaharreko” jardunbide “zaharrek” lehengoan irauten dutela.

Egoera horren adibideak aurkitzen ditugu gauzatzeko bidean diren edo burutu eta azken aldian inauguratu diren herri-lanetan. Lakua-Ibaiondo auzoko belaunaldiarteko kanpoko parkean, adibidez, hainbat jolas-gune zabaldu dira, eta haietan jarritako hiri-altzariak (xake- eta partxis-mahaiak), ez dira aukeratu “diseinu unibertsaleko” eta inklusiorako irizpideei jarraikiz, eta irisgarritasunaren inguruan indarrean dagoen legedia ere ez dute betetzen. Horrenbestez, mugikortasun urriko pertsonek ezin dituzte erabili eta, berriz ere, herritarren partaidetzarako eremu eta abaguneetatik bazter geratzen dira.

parque ibaiondo parque ibaiondo

Erregearen Ataria kalean egiten ari diren herri-lanetan ere, ez da aurreikusi ibilbideen egokitzapena, seguruak eta irisgarriak izan daitezen, Irisgarritasuna Sustatzeko Legeak eta Gasteizko udal-ordenantzek ezartzen dutenaren arabera, eta pasabide irregularrak eratu dituzte, oztopoak dituztenak, eta espaloiaren ertzak lurrarekin berdindu gabe dituzten zebra-bideak, ibilgaitzak. Bestalde, leku horretan segurtasunik gabeko hirigintza eratzen ari da, lurzorutik gora mailak ateratzen baitira, dimentsio desberdinetako mailadi baten moduan, etab.

obras portal del rey vitoria no acccesibles obras portal del rey vitoria no acccesibles

obras portal del rey vitoria no acccesibles

Aipatutako horiek bi adibide besterik ez dira (aipa genitzake, horiekin batera, bus elektrikoaren lanak, Olarizu parkeko lanak, etab.), erakusten dutenak hirigintzaren kudeaketa egiteko molde bat, pertsonen dibertsitatea gutxiesten eta ukatzen duena, eta herritarren portzentaje handi batentzako, segurtasunik gabeko espazioak eta egoerak sortzen, eta desberdinkeria eta bazterkeria eragiten, jarraitzen duena.

Irisgarritasuna eskubidea eta baldintza integrala da, espazioek, zerbitzuek eta ekipamenduek bete behar dutena, haien erabilera eta gozamena erosoa, segurua eta berdintasunezkoa izan dadin herritar guztientzat.

Udalei eta parte-hartze komunitarioari dagokienez, horrek esan nahi du udal-gobernuek irisgarritasuna jaso behar dutela zeharkako ezinbesteko irizpide gisa, udal-politikaren plangintza eta kudeaketa guztian, eta beraz, hori bermatzeak baldintza sine qua non izan behar duela udalaren jarduera, programa, politika, proposamen eta proiektu guztiak diseinatzean, garatzean eta kudeatzean.

Herritartasuna status bat da, eta hori definitzen duena eskubide eta betebehar zibikoak egikaritzeko oinarrizko baliabideak eskura izatea da. Udalaren hainbat espazio, ekipamendu edo zerbitzutara iritsi ezin izateak berekin dakar funtsezko askatasunak mugatzea, besteak beste kulturarako eskubidea, aisialdi eta kirol jardueretan aritzeko eskubidea, askatasunezko harremanak, informazioa eta bizilekua izatekoa, etab.

Ukaezina da parez pare egoten direla udalen irisgarritasun-baldintzak eta hango biztanleen garapen-mailak, funtsezko eskubide eta askatasunen egikaritza eta haien bizi-kalitatea. Horren erakusgarria da irisgarritasun baldintza egokirik eza guztiz bateraezina izatea bizimodu autonomo eta komunitatearekiko inplikatua izateko eskubidearen egikaritzarekin.

Udalerrien eraketa, mantenua eta kudeaketa udalen eskumena da eta, beraz, haiei dagokie eta haien ardura da herritarren parte-hartzea eta osoko herritartasuna eskuratzeko aukeraren murrizketa eragiten edo sortzen duten eta gure kolektiboko pertsonen ezgaitasun-egoerak mantentzen dituzten jokabideei eta zirkunstantziei aurre egitea.

Azaldutako horregatik guztiagatik, eskatzen diogu Gorka Urtaran alkateari —eta udal gobernuari— udalak bere gain har dezan irisgarritasunaren ardura, ezgaitasuna eta gizarte-bazterkeria eragiten dituzten egoerei aurrea hartu ahal izateko. Udal gobernuak era eraginkorrean kudeatu eta sustatu dezan udalerriaren irisgarritasuna, era horretan oinarria jarriko baitu, norbanakoari dagozkion askatasunak bete-betean egikaritzeko aukera izan dezaten herritarrek.

Adeitasunez,

Gutunaren pdf-a ikusi

Komentario bat idatzi

Komentario bat idatzi