Haur Eskoletan izen-ematea
Apirilaren 12an, Vitoria-Gasteizko titulartasun publikoko Haur Eskoletarako izena emateko epea hasiko da, 2021-2022 ikasturterako. Hori dela eta, honekin batera doakizue informazio-liburuxka.
2021-2022ko informazio-liburuxka
Garrantzitsua da, halaber, biztanleriari zuzendutako Haur Eskolen matrikulazioari eta funtzionamenduari buruzko bi informazio-hitzaldi egingo ditugula jakitea:
- Apirilaren 12an, astelehena, 18:00etan, Europa Biltzar Jauregiko Francisco de Vitoria Entzunaretoan. Hitzaldi hori streaming bidez emango da, eta zeinu-hizkuntzako interpretea izango du.
- Apirilaren 13an, asteartea, 18:00etan, Salburua Gizarte Etxeko Ekitaldi Aretoan.
Edukiera mugatua dela eta, beharrezkoa da hitzaldietan parte hartzeko izena ematea. Izena emateko
Helbide elektroniko bat dago informazioa eta kontsultak egiteko: eskolahh@vitoria-gasteiz.org
Izena emateko epea apirilaren 12tik maiatzaren 9ra izango da. Epe hori maiatzaren 19ra arte luzatuko da 2021eko maiatzaren 5etik 14ra bitartean jaiotako haurrentzat.
Haue Eskoletarako izen-ematea aurrez aurre egin daiteke Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, hitzordua eskatuta. Baita online ere.