Mugikortasunaren erruleta. Zure sorteari bira bat eman

Mugikortasunaren erruleta
MUGIKORTASUNAREN ERRULETA dibertsitate funtzionala duten pertsonek izaten dituzten irisgarritasun-arazoei buruzko sentsibilizazio sozialerako proiektuaren izena da.Mugikortasun urriko pertsonen bizitza horiek topa ditzaketen oztopoen araberakoa da. Gure hirian nabarmen egin da aurrera, baina, oraindik ere, pertsona horien autonomia galarazten duten kasuak aurki ditzakegu. Proiektu honen bidez, ezabatu beharreko oztopoak jakinarazi eta herritarrak kontzientziatu nahi ditugu, adibideetan oinarrituz.

Eginaren Eginez elkartetik, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat oraindik ere oztopo ugari daudela helarazi nahi diegu Gasteizko herritarrei, azken urteetan, irisgarritasunari eta mugikortasunari dagokionez, nabarmen aurrera egin arren. Oso garrantzitsua da herritarrek gure borrokarekiko enpatia sentitu eta pertsona guztien eskubideen alde parte har dezatela.


Kanpainaren grafikak "Sortearen erruleta" telebista saioari antzematen da, non 24 zatiko erruleta handia agertzen zen. Bertan, zenbait positiboak ziren eta beste batzuk negatiboak, eta laguntzen zuten errotulo ezkutu baten panel barru batean agertzen zen esaldi bat aurketzten.
Aniztasunaren eta bazterkeriaren onespenik ezari aurre egiteko bidea pertsona guztiak gizarteratzea da. Izan ere, gizarteratzeak modu positiboan erantzuten die pertsonen aniztasunari eta gizabanakoen desberdintasunei, betiere partaidetza aktiboan oinarrituz.

Oztoporik gabeko gizartea guztiontzako gizartea da panelean agertzen den esaldia da.

Mugikortasunaren erruleta 12 egoera daude. Batzuk egokiak dira baina beste batzuk ez. Eman bira zure zorteari eta ezagutu itzazu!
Calle Beato Tomás de Zumarraga 96-98, bajo · 01009 Vitoria-Gasteiz · Tel.: 945 22 55 16 · info@eginez.org · Ideolab 2019