Martxoak 8. Denon bizitza erdigunean
ELKARTEANek (Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzailea), desgaitasun fisikoa duten herritarrak ordezkatu, defendatu eta horien aldarrikapen-ekintzak burutzeko plataformak, MARTXOAREN 8A, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA dela eta, desgaitasun fisikoa eta organikoa duten emakumeen errealitatea politika publikoetan txertatzea aldarrikatzen du.
Beharrezkoa da zeharka lantzea, desgaitasunaren ikuspegia genero-politiketan txerta dadin eta gure garapen osoa ziurtatzeko behar diren neurri guztiak har daitezen. Izan ere, desgaitasun fisikoa eta organikoa dugun emakumeok eskubidea dugu gizonek bezala gure eskubideak erabili eta baliatzeko, jasaten ditugun egiturazko desberdintasun-alderdiak gaindituz. Horretarako:
ALDARRIKATZEN DUGU:
- Gure ahalduntzea bultzatu eta etorkizuna erabakitzeko eta non, nola eta norekin bizi nahi dugun erabakitzeko eskubidea bermatzea, bizi-sistema espezifiko baten arabera bizitzera behartuak izan gabe, eta genero-rol edo estereotipoek eraginda bide zehatz bat hartzera behartuak izan gabe.
- Komunitateko zerbitzu, baliabide eta espazio guztietarako sarbidea ziurtatzea, gure segurtasuna eta partaidetza bermatuz; batzuetan, gehiegizko babesak, zaintza-rolak eta irisgarritasun unibertsalaren faltak mugatu egiten baitute.
- Gure prestakuntza erraztea eta ingurune ireki, inklusibo eta irisgarrietan lan egiteko dugun eskubidea bermatzea, gure gaitasunak eta trebetasunak garatu ahal izateko, bakoitzaren premiei erantzunez.
- Mendekotasun-egoeran dauden beste pertsona batzuen zaintzaile-lanetan aritu nahi dugun emakumeekiko diskriminazioa desagerraraztea, horretarako behar ditugun laguntzak eta bateratze-neurriak erraztuz.
- Gure errealitatea eta beharrak txertatzea indarkeria matxista jasan duten emakumeentzako prebentziozko politiketan, laguntzeko, arreta emateko eta babesteko politiketan eta kaltea konpontzeko politiketan, kontuan hartuta jasan ditzakegun askotariko indarkeria-motak eta erasotzaileen aniztasuna.
- Dimentsio sexualaren era askotako alderdiak zein ama izateko gure nahia (askatasunez hala aukeratzen dugunean) garatzea ukatzen duten estereotipoak apurtzea.
- Aldaketak bultzatzen laguntzea, eta horretarako gure ahalduntzea sustatu behar da.
2023ko martxoaren 8a.