Auzokideak
EGINAREN EGINEZ elkarteak (desgaitasun fisikoren bat duten Arabako pertsonen elkartea) eta PANTA RHEI antzerki-konpainiak AUZOKIDEAK ikuskizuna aurkeztu dute, “aniztasunean eta bizikidetzan heziz sentsibilizatzea” helburu hartuta.
8-12 urte bitarteko haurrentzat sortua, “AUZOKIDEAK” ikuskizunaren helburua bestelako errealitateekiko bizikidetza errazteko espazioak sustatzea da, eta askotariko egoerak bizitzeko espazioak sortzea, diskriminazioari buruzko eztabaidak sortzen dituen emozio eta sentimenduez ohartzea, eta bestelakoa denarekiko errespetu- eta lankidetza-modu berriak bultzatzea.
“AUZOKIDEAK-Compañer@s de barrio” antzezlanean sei dira pertsonaiak, eta auzo berean bizi dira seiak. Gure gizarteko aniztasuna islatu nahi da pertsonaia horien bidez, eta horregatik, hiruk desgaitasunen bat edo dibertsitate funtzionala dute, beste bat jatorri afrikarrekoa baina Euskadin jaioa da, eta beste bi pertsonaiak dibertsitate funtzionalik gabeko bi haur dira. Ia ordubete irauten duen ikuskizunean aurrera egin ahala, pertsonaiek eguneroko bizitzan dituzten bizipen batzuk agertzen dizkiguten heinean, mundua askotarikoa dela erakusten digute, eta nola “Denok berdinak gara” paradigma egunez egun aldatuz doan gero eta gehiago “Denok desberdinak gara” bihurtzeko. Alde horretatik, ezagutzen ez dugunak mesfidantza sortzen digu, eta jarrera diskriminatzaileak eragiten.
Aniztasunean hezteak herritar solidarioak sortu behar ditu, inguruan duten aniztasunarekin konprometituak dauden herritar solidarioak, eta hori lortzeko, hainbat pedagogia- eta komunikazio-baliabide erabil daitezke, hala nola AUZOKIDEAK antzezlana eta material pedagogikoa. Astelehen honetan hasi da, martxoaren 16an, 2015eko eskola-kanpaina (Udaleko Hezkuntza Sailak diruz lagundua), martxoan eta maiatzean kontzientziazio-kanpaina ikastetxeetara eramango duena.
Antzezlana ikustera joaten diren ikasleei gida baliagarriak, eranskailuak eta orri-markatzaileak emango zaizkie; material pedagogikoa dira, ikasgeletan nahiz familiarekin etxean lantzekoak, eta desgaitasunen bat duten pertsonen irudia eta dibertsitatea normalizatzea dute helburu.