#bestelekubatbilatu

Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako aparkatzeko txartela oker erabiltzea saihesteko kontzientziazio-kanpaina da.

Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako aparkatzeko txartela oso eskubide garrantzitsua da autoa erabili behar dugun guztiontzat. Hiri batean autoa hartzeak arazo ugari sortzen ditu, batez ere aparkalekuei dagokienez.
Arazo horiek areagotu egiten dira gure kasuan; izan ere, leku jakin batetik gertu aparkatu behar badugu, oso litekeena da lekurik ez aurkitzea.

Horregatik, 1998az geroztik, Europako Batasunak 98/376/EE  Gomendioa ematen die estatu kideei, ezintasunen bat duten pertsonentzako eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzako aparkatzeko txartelak arautzeko, horretarako egokiak diren lekuetan.

tarjeta estacionamiento europea

Txartel hori pertsonala eta besterenezina da.

Horrek ez du esan nahi txartelaren onuradunak gidaria izan behar duenik derrigorrez; txartelak balio du baimenduak ibilgailuan bidaiatzen badu.

Tamalez, badira mugikortasun murriztua duten pertsonentzako laguntzetaz aprobetxatzen diren pertsonak. Askotan faltsutzen dira aparkatzeko txartelak, edo hirugarrenek erabiltzen dituzte. Halaber, oso ohikoa da aparkatzeko txartelik gabeko ibilgailuak aurkitzea haientzako erreserbatutako aparkalekuetan.

Horregatik, ezinbestekoa da sentsibilizazio-kanpainak egitea, aipatutako jokabideei dagozkien isunak jartzeaz gain.

Eginaren eginez elkartetik #bestelekubatbilatu kanpaina abian jarri dugu, mugikortasun murriztua dugun pertsona guztion izenean, aparkatzeko txartelen okerreko erabilerak eragiten dituen arazoei aurre egiteko.

Kaleko ekintza.

Okerreko erabilerak zigortzea zaila izaten denez, eskubiderik gabe txartela erabiltzen duten pertsonen arreta erakarri nahi dugu, eta hausnartzeko gonbita egin.

Horrela, mezu argia eta zuzena duten txartel deigarriak jarriko ditugu mugikortasun murriztua duten pertsonentzat erreserbatutako aparkalekuetan dauden autoen haizetakoan.

PERTSONA BAIMENDUAK AUTOAN SARTU EDO HANDIK ATERA BEHAR EZ BADU, APARKATZEKO TXARTELAK EZ DIZU HEMEN APARKATZEKO ESKUBIDEA EMATEN.

#bestelekubatbilatu

Gure helburuak:

  • Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako aparkatzeko txartelak behar ez bezala erabiltzen direla salatzea.
  • Mezu argi, zuzen eta inklusibo baten bidez informatzea eta sentsibilizatzea.
  • Gizarte osoa kontzientziatzea eta aniztasunean elkarbizitza bultzatzea.
  • Hiritartasun inklusiboa eta bazterkeriarik gabea defendatzea eta sustatzea.
  • Parte-hartzea bultzatzea.

Proiektu hau errespetuak bizikidetzarako eta aniztasunerako duen garrantziaz gizarte orokorra kontzientziatzeko beharretik sortu da.