#saltoeginarretaz

Bazenekien muineko lesioen % 10 hondartzetan eta igerilekuetan egindako salto eta ekintza arduragabeen ondorioz gertatzen direla, eta kaltetutako pertsona gehienak 16 eta 35 urte bitarteko gazteak direla?

Uda honetan ustekabeko eta nahi gabeko ondoriorik ez izateko, zuhurra izatea eta erantzukizunez jokatzea izango dira zure aukerarik onenak.

Salto txar batek zure bizitza osoa baldintza dezake.

Igerileku, portu edo itsaslabarretako ertzetatik uretara salto egiteak edo arduragabekeriaz jokatzeak kolpe bat eragin dezake, kontrolik gabeko lekuetan edo oinarrizko nozioak izan gabe egiten bada, eta kolpe horrek nahi gabeko ondorio konponezinak izan ditzake.

Urtero-urtero zoritxarreko ondorioak gertatzen dira hondartzetan, igerilekuetan, zingiretan eta abarretan uretara buruz murgiltzeagatik, hala nola hezurretako hausturak, giharretako lesioak, burezur-garuneko traumatismoak edo heriotza. Ondorio larrienetako batzuk eta pentsa genezakeena baino ohikoagoak bizkarrezurreko kolpeak dira; izan ere, kolpe horiek bizkarrezur-muinari eragiten badiote, hemiplegia, paraplegia edo tetraplegia eragin dezakete, eta, muskuluak berehala paralizatzen direnez, heriotza ere eragin dezakete, kolpatua ito egiten bada.

Eginaren eginez, Arabako ezintasuna daukaten pertsonen elkartetik honako hau gomendatu nahi dizugu: uda honetan, saihestu jokabide arriskutsuak eta, batez ere, jauzi zuhurtziagabeak.

salto egin arretaz
salta con cabeza
WEBGUNERA JOAN