Helburuak eta ardatz estrategikoak

Guzti-guztion gizarte bat lortzea, denok eskubide guztiez gozatuz eta berdintasunean biziko garen gizarte bat erdiestea, eta hala, desgaitasun fisiko eta/edo organikoren bat duten pertsonak modu independentean bizi ahal izatea.

Pertsona guztien eskubideen eta aukera-berdintasunaren alde egitea, eta horretarako, desgaitasuna eragiten duten kausei aurrea hartzeko ekintza positiboko neurriak eta baldintzak sustatzea, dibertsitate funtzionala duten pertsonek bizimodu independente eta autonomoa izan ahal izan dezaten.

ARDATZ ESTRATEGIKOAK

1

Herritarrengan eta erakundeetan eragitea

Herritarrengan eta erakundeetan eragiteko jarduera-ildoan Eginaren Eginez egiten ari den lan itzelarekin jarraitzea. Ildo horren helburua da eskubideak, aukera-berdintasuna eta gizarte-inklusioa bermatzea gaitasunak galarazten dituen ingurune honetan beren egoera fisikoagatik diskriminatuak diren pertsonei eta, hedaduraz, Arabako herritar guztiei.

Ardatz hau bi jarduera-ildo nagusitan banatzen da:

a. HERRITARRENGAN ERAGITEA

b. ERAKUNDEETAN ERAGITEA

2

Bazkideen inplikazioa, elkarteko kide izateko sentimendua eta erantzunkidetasuna – Barne-mailan sendotzea

Aurrerapausoak ematea bazkideak inplikatzen eta elkarte-bizitzan modu aktiboan parte har dezaten, elkarteko kide izateko sentimenduan eta norberaren erantzukizunean, gizartea eraldatzeko bidean erdietsitako lorpenen parte izate gisa.

3

Bideragarritasuna eta iraunkortasuna

Erakunde bideragarri eta iraunkorra izan dadin lortzea, horretarako erabiliko diren moduetan betiere ondo begiratuz orekan daudela, batetik, zerbitzuen kudeaketa publikoaren aldeko gure apustu eta filosofia, eta bestetik, erdietsi nahi dugun etorkizun-ikuspegia lortze aldera gure xedea betetzea.

4

Sare eta plataformetan parte hartzea

Sareetan eta plataformetan lankidetza-politika eraginkor bat abiaraztea, aukera eman diezaguten gure xedea bete eta gure etorkizun-ikuspegia lortzeko, dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizimodu independenteari bideratua.

ARDATZ HORIETAN OINARRITUTA, 11 JARDUERA-PROGRAMA DITU ELKARTEAK