Kolektibokoekin harremanak

  • Bizimodu independenterako baliabideak hedatzea, laguntza, autolaguntza. Interes kolektiboak defendatzea. Aldizkako argitalpenak, banakako arreta-zerbitzu profesionalizatua, bazkideen batzar orokorra, iritzi-harremanak: aldizka elkartzea.
  • Bazkide guztiek Eginaren Eginez-en historia eta lorpenak ezagut ditzaten sustatzea.
  • Eginaren Eginez-en oinarri sozialean belaunaldi-aldaketa sustatzea: elkarte-bizitzan gazteak sartzea.
  • Eginaren Eginez-en oinarri soziala eta haien premiak ezagutzea, eta elkarte-bizitzan inplika daitezen motibatzea.
  • “Sendotzen” programatik sortutako Plan Estrategikoaren diseinuaren eta abiatzearen berri ematea bazkide guztiei.
  • Bazkide guztiei laguntza ematen jarraitzea, inguruan dauden baliabide eta tresna guztiak dinamizatuz, eta pertsona bakoitzaren protagonismoa eta hautatzeko askatasuna suspertzea.
  • Bazkideak ahaldundu daitezen sustatzea, beren eskubideen jakitun eginez eta balia ditzaten bultzatuz.
  • Gizarte Lana unitatearen arreta-zerbitzua: asteazkenetan, goizeko 10etatik 12etara, eta aurrez hitzordua eskatuta beste edozein unetan. Banakako orientazioa, eskubideen defentsan aholkularitza, zuzeneko arreta aurrez aurreko arreta-zerbitzuan edo bisitetan. Gizarte Lana unitateak gabeziak eta premiak detektatzen ditu, eta horiek, gero, administrazio eskudunari aurkezten zaizkio, diskriminazioa eragiten duten egoerak desagerrarazteko. Elkarteak dituen laguntza teknikoak uztea.
  • Bazkideen datu-basea eguneratzea.
  • Bazkideen datu-basea hainbat aldagairen arabera ustiatzea: sexua, adina, zer baliabide erabiltzen dituzten, zer eremutan bizi diren, bizikidetza-gunea, ikasketa-maila, lan-egoera, etab.
  • Elkartearen oinarri sozialaren barruan interesen araberako taldeen profilak identifikatzea, aldagai hauen arabera: sexua, adina, zer baliabide erabiltzen dituzten, zer eremutan bizi diren, bizikidetza-gunea, ikasketa-maila, lan-egoera, etab.
  • Oinarri sozialaren barruko profil bakoitzarentzat zer gai izan daitezkeen bereziki interesekoak edo baliagarriak identifikatzea.
  • Eremuka eta interesaren araberako taldeak kontuan hartuz bilerak egitea, bazkideen premietan sakontzeko eta elkarte-bizitzan parte hartzera motibatzeko.

BILERA IREKIA

Eginaren Eginez-ek topaketa honi buruzko oso iritzi ona du, bai parte-hartzeari dagokionez, bai jasotako ekarpenei dagokienez.

Elkarteak egunez egun lan-arlo ugaritan eragiten du, eta bileran, bozeramaileek horiei buruzko balorazioa egin ostean, agerian geratu zen, Eginaren Eginez sortu zenetik 37 urte igaro diren honetan, tarte horretan lorpenak asko eta asko izan badira ere, bazkideak ezinbestekoak direla, aurrera egiten jarraituko badugu gure azken helbururantz: aukerak parekatzea.

Eginaren Eginez denona da, eta oraindik asko dago egiteko.

Galdera hauek mahaigaineratu ziren:

  • Nola ikusten duzue elkartean egiten den lana?
  • Zerbait nabarmenduko zenukete?
  • Zer ekarpen egin dezakezu?

Eztabaidarako tartean, gai hauek landu ziren:

  • Aholkularitza juridikoa
  • Laguntza teknikoak eta lurraldeen arteko aldeak laguntza-motetan eta laguntzen zenbatekoan
  • Lizentziak ematea
  • AUOko aparkalekua
  • Erreklamazio-idatziak
  • Diskriminazioa Hezkuntzan
  • Gai zehatzak lantzeko iritzi-harremanak
  • Administraziora ez ezik, beste eragile batzuetara ere iristearen garrantzia; adibidez, enpresetara

ESKERRIK ASKO bertaratu zineten guztioi eta etorri nahi baina ezin izan zenutenoi.

Proiektu handia da gure elkartearena. Eta ekarpen guztiak oso beharrezkoak direnez, zain gauzkazue!

ANIMA ZAITEZ!