asamblea

Bazkideen Ohiko Batzar Orokorrerako

asamblea

Gasteiz, 2020ko urriaren 8a

Aurtengo Bazkideen Ohiko Batzar Orokorrerako deialdi arrunta.

 

 OHIKO BATZARRA

Eguna: urriak 27, asteartea

Ordua: 18:00etan, lehen deialdia; 18:15ean, bigarren deialdia

Tokia: eginaren eginez elkartearen egoitzan, Gasteizko Simon Bolivar plazako 9. zenbakian, behean.

 

GAI-ZERRENDA

  • Aurreko batzarreko akta irakurtzea eta onartzea.
  • 2019ko Urteko Kontuak eta Jardueren Memoria onartzea.
  • 2020rako aurrekontu ekonomikoa eta elkartearen proiektua aurkeztea eta onartzea.
  • Zuzendaritza Batzordeko karguak berritzea.
  • Galde-eskeak.

 

Egungo osasun-egoera dela-eta, edukiera mugatu beharren gaude, segurtasun-neurriak bete ahal izateko. Hori horrela, bazkideei eskatzen diegu, Batzarrean parte hartu nahi izanez gero, aurrez jakinarazteko, info@eginez.org helbidera mezu bat igorriz, edo 945 22 55 16 telefono-zenbakira deituz 09:00etatik 12:00etara bitarte. Musukoa erabili beharko da derrigorrez.

Batzarrean parte hartuko duzulakoan, besterik gabe, jaso ezazu eginaren eginez elkarteko Zuzendaritza Batzordearen agurrik beroena. Zure esanetara gaude.

 

[fusion_button link=”http://www.eginez.org/wp-content/uploads/2020/10/Convocatoria-Asamblea-General.pdf” text_transform=”” title=”” target=”_self” link_attributes=”” alignment=”” modal=”” hide_on_mobile=”small-visibility,medium-visibility,large-visibility” class=”” id=”” color=”default” button_gradient_top_color=”” button_gradient_bottom_color=”” button_gradient_top_color_hover=”” button_gradient_bottom_color_hover=”” accent_color=”” accent_hover_color=”” type=”” bevel_color=”” border_width=”” border_radius=”” border_color=”” border_hover_color=”” size=”” stretch=”default” icon=”” icon_position=”left” icon_divider=”no” animation_type=”” animation_direction=”left” animation_speed=”0.3″ animation_offset=””]Batzarraren deialdia PDF-an[/fusion_button]