Irisgarritasunaren sustapena

Irisgarritasuna sustatzea da elkartearen muin-muineko lan-eremuetako bat, hein handi batean irisgarritasunean baitatza gure aldarrikapenetako bat: mugikortasun-arazoak dituzten pertsonek autonomia izatea.

Lan-eremu honetan orain arteko ildo guztietan lanean jarraituko dugu, baina Arabako probintzia osora hedatzeari garrantzi berezia emango diogu, eta gainera, jarraipena egingo diegu foroetan, partaidetzazko batzordeetan eta administrazio publikoetan agertu diren alderdiei.

Horrenbestez, gutxienez bi ekintza-fronte finkatu dira: batetik, elkarte-mugimenduak berak errealitate defizitariotzat identifikatzen duena, eta zuzendu beharrekoa; eta bestetik, gure elkarte-egiturako pertsonek eta/edo herritarrek ingurune irisgarriago bat aldarrikatu nahian helarazten digutena.

Bestalde, ekintza orokorren hasiera izango da, apurka-apurka ekintza partzialen politikak uzteko, hala garatu izan baitira orain arte, gure elkarteak hainbat arlotan bestelako proposamenak egin izan baditu ere.
Horretarako, legeak eskaintzen dizkigun tresnez baliatuko gara.

Jada aurreikusita dugu lau kuadrillatara joatea, eskualde horietatik egin dizkiguten esku-hartze eskaera zehatzak direla eta.

EKINTZAK

  • Irisgarritasunari buruzko aholkularitza teknikoa: eraikuntzan, hiri-ingurunean eta garraioan irisgarritasuna sustatzea. Pertsona guztientzako ondasun eta baliabide irisgarriak lortzera bideratutako zerbitzua (diseinu unibertsala). Autonomia pertsonala. Probintzia guztirako arreta. Irisgarritasunaren aldeko lan-mahaietan parte hartzea.
  • Eginaren Eginez-en ezagutza optimizatzea, irisgarritasun unibertsala sustatzeko.
  • Hirigintzarekin, eraikuntzarekin eta arkitekturarekin lotutako profesionalen elkargoekin harremanetan egotea.
  • Harremanetan egotea unibertsitate-mailan arkitektura, hirigintza, eraikuntza eta abarrekin lotuta dauden sailekin eta lanbide-heziketako ikastetxeekin.
la ruleta de la movilidad

Mugikortasunaren erruleta

Eginaren Eginez elkartekook Gasteizko herritarrei jakinarazi nahi diegu dibertsitate funtzionala duten pertsonek oraindik hamaika oztopo dutela, nahiz eta azken urteotan irisgarritasunean eta mugikortasunean aurrerapauso handiak eman diren. Oso garrantzitsua da herritarrek gure borrokarekiko enpatia sentitu eta pertsona guztien eskubideen alde parte hartzea.

logotipo eginaren eginez
Resumen de privacidad

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.