Komunikazioa

Eginaren Eginez elkarte aldarrikatzaile bat da. Eskubide sozialak urratzen direneko egoerak salatzen ditu, eta desgaitasun fisiko, motor eta/edo organikoren bat duten pertsonen aukerak besteenekin parekatzearen alde borrokatzen da.

Helburu nagusietako bat sentsibilizazioa du, ahalik eta jende gehien sentsibilizatzea gizarte-inklusiorako dauden oztopo eta zailtasunez, eta, zehazki, herritarrengana iristea eta dibertsitate funtzionala duten pertsonek beren kontra duten desparekotasun-egoera ikusaraztea.

HELBURUAK

  • Araban dibertsitate funtzionala duten herritarrak ikusaraztea eta inguruneak gaitasunak galarazten dizkietela-eta oraindik ere bizi behar duten diskriminazio-egoera jendarteratzea.
  • Irisgarritasunik eza dela-eta zer bazterkeria-arazo dauden eta irtenbideak zein izan daitezkeen herritarrei jakitera ematea. Hainbat eremutan jardun nahi da: eremu digital edo birtualean, ikus-entzunezkoen eremuan eta eremu errealean.
  • Herritarrei parte hartzeko aukera eta horretarako baliabideak ematea: eztabaida-foroa, elkarrekintza, bloga, eranskailuak jartzea… Helburua elkartasun- eta justizia-balioak sustatzea da.
  • Mezuaren bidez errespetua sortzea, herritarren artean eztabaida eta elkarrizketa, gogoeta eta informazioa sustatuz.
  • Ahalik eta herritar gehienengana iristea, sare sozialen bidez, eta herritarrok herritartasun aktiboa egin dezagun bultzatzea eta formakuntza sustatzea, gizartearen eraikuntzan eskubide osoko subjektu izan gaitezen.

EKINTZAK

  • Kanpaina eta blog hauekin jarraitzea:
  • Webgune berria kudeatzea, ahalik eta jende gehien sentsibilizatzeko, sare sozialak eta teknologia berriak erabiliz; herritarrok herritartasun aktiboa egin dezagun bultzatzea eta formakuntza sustatzea, gizartearen eraikuntzan eskubide osoko subjektu izan gaitezen; eta herritarrei parte hartzeko aukera eta horretarako baliabideak ematea: eztabaida-foroa, elkarrekintza, bloga, eranskailuak jartzea… Helburua elkartasun- eta justizia-balioak sustatzea da.
  • Elkartearen webgunearen eta sare sozialen erabilera optimizatzea, gure ikuspegia eta jarduerak ahalik ondoen helarazteko, herritarrei, oro har, eta kolektiboari, bereziki.
  • Eginaren Eginez aldian-aldian modu sistematizatuan hedabideetan ager dadin sustatzea (egunkarietako solasaldietan, iritzi-artikuluetan…), eta ekimen nahiz ekintzen berri emateko ohiko presentzia izaten jarraitzea.
  • Gaurkotasun-gai zehatzei buruzko hitzaldi informatibo eta partaidetzazkoak prestatu eta egitea, oro har herritarrentzako.
  • Informazio-orriak argitaratzea.
logotipo eginaren eginez
Resumen de privacidad

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.