Nik nahi dut eta ahal dut
Lana da pertsona ororen bizitzako helburu nagusietako bat. Zerbait egin behar dugu, denon eskura egon dadin.
Eginaren Eginez elkartetik, desgaitasun fisikoren bat duten Arabako pertsonen elkarte garen aldetik, dibertsitate funtzionala duten pertsonek lan-merkatuan sartzeko dituzten zailtasunei buruz informatu eta kontzientziatu nahi dugu gizarte osoa.
NIK NAHI DUT ETA AHAL DUT izeneko kanpainaren bitartez, dibertsitate funtzionala duten pertsonek autonomia izateko eta gizarte-inklusiorako gogoa dutela jakinarazi nahi dugu.
Gaur egun, herritar guztien kezka nagusietako bat langabezia da; hautagaiak mugikortasun urria badu, kezka areagotu egiten da. Lana da pertsona ororen bizitzako helburu nagusietako bat. Garrantzitsua da gizartean zeregin bat izatea, ez egoera ekonomiko ona edukitzeko bakarrik, baita gizarte-garapen hobea lortzeko ere. Eskubide hori baliatu ezin izateak mendekotasuna sor dezake, eta, ondorioz, baita gizartetik baztertuta geratzea ere.
Egoera hori salatu nahi dugu, eta gizartea kontzientziatu, azpimarratuz oso garrantzitsua dela inolako bereizkeriarik gabe lanpostu bat lortu ahal izatea, gizarte-inklusiorako.