Ez gara ikusezinak

Eginaren Eginez-en borrakaren xedea da dibertsitate funtzionala duten pertsonen aukerak besteenekin parekatzea, eta agerian uztea desgaitasun fisikoa duten emakumeek generoagatik eta desgaitasunagatik jasaten duten desparekotasuna eta diskriminazioa.

Diskriminazio bikoitz hori anizkoitza da beste faktore batzuk ere agertzen direnean (etnia, sexu-aukera, pobrezia, esplotazioa…), eta, horregatik, Eginaren Eginez-ek dibertsitateari erantzuteko ekintza zuzenak eta zehatzak egiteko eskatzen die botere publikoei, erabateko berdintasuna lortzeko desgaitasuna duten emakumeen eta gainerako emakume nahiz gizonen artean.

ez gara ikustezinak kartela

Gure desgaitasuna zirkunstantzia bat da. Egunero aurkitzen ditugun oztopoek gure eskubideen alde egitera bultzatzen gaituzte. Desgaitasun bat izateaz gain, emakumeak gara; hortaz, diskriminazio bikoitza da, eta askotarikoa ere izan daiteke, aldi berean beste inguruabar batzuk gertatzen badira.

Dibertsitate funtzionala dugun emakumeon kolektiboa gizartetik baztertutako kolektibo bat izan da. Gure kolektiboa ez dute kontuan hartu desgaitasunagatiko diskriminazioa ezabatzeko politikek, ez eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko politikek ere.

Horren arrazoia, hain zuzen, gizarte kapitalistetan nagusi diren balio maskulinoetan datza. Emakumeek oro har pairatzen duten diskriminazioa pairatzen dute desgaitasunen bat duten emakumeek, eta, horrez gain, desgaitasunagatiko diskriminazioa.

Emakumea/desgaitasuna binomioari lotutako diskriminazio bikoitzaz hitz egin ohi da. Orobat hitz egin ohi da askotariko diskriminazioaz. Izan ere, bi faktore horiei beste batzuk gehitzen zaizkie, hala nola etnia, sexu-aukera eta bizilekua, eta, faktore horiek direla eta, pertsonek are zapalkuntza handiagoa pairatzen dute.

Argi eta garbi dago dibertsitate funtzionala duten gizonen eta emakumeen marjinazioa historikoki egiaztatutako gertakari bat dela eta marjinazio horrek gizarte-bazterkeriako egoeran bizitzera behartzen dituela pertsona asko, gizartean berdintasunez parte hartzeko aukerarik gabe.

Horretaz gainera, emakumeok hainbat gauzari egin behar diegu aurre, hala nola gutxiespenari (familian eta gizarte-harremanetan), ospe-galera sozialari (emakume-ereduak ez betetzeagatik), tratu txarrak ematen dizkigunari, desgaitasunik gabeko emakumeei eta geure buruari. Baina oroz gain, desberdintasun-egoeran egin behar diogu aurre ideologia eta kultura menderatzaile, patriarkal, matxista eta anker bati, zeinak itxuraz baino ez baitu onartzen giza aniztasuna, eta baldin eta kontrolpean izan badezake.

Edonola ere, hala generoa nola desgaitasuna gizarte-eraikuntzak dira, gizartean nagusi den ideologia batean oinarrituak eta ideologia horren bidez sortuak, eta, gizarte-eraikuntza diren aldetik, moldatu eta aldatu egin daitezke. Ildo horretatik, gaur egungo egoera hausten hasteko gakoak begiztatu ditzakegu. Gako horiek bide emango digute beste egoera bat sortzeko. Egoera horretan, balioen eta desberdintasunarekiko errespetuaren arteko oreka aurkituko dugu, eta, horri esker, emakumeok berdintasunez parte hartu ahalko dugu gizartean.

Gizarte demokratiko, plural eta moderno batean, gizarteko kide guztiek izan behar dute gai baldintza-berdintasunez eta aukeratzeko askatasun berberaz parte hartzeko bizitzako alderdi guztietan.

Aukera-berdintasunaren printzipioaren arabera, gizartearen sistemak, ingurune fisikoa, zerbitzuak, ekintzak, informazioa, prestakuntza eta dokumentazioa denon eskura jarri behar dira, gizarte-taldeen aniztasuna errespetatuz. Aukera-berdintasunaren printzipioak bermatu egin behar du pertsona bakoitzak balio bera duela eta eskubide berberak dituela. Hortaz, besteak beste, eskubide hauetaz ari gara: hezkuntza eta prestakuntza jasotzeko eskubideaz, lan bat egiteko eskubideaz, laguntza teknikoak jasotzeko eskubideaz, banakako laguntza jasotzeko eskubideaz, ekonomikoki eta sozialki esplotatuak ez izateko eskubideaz, tratu txarrik eta abusurik ez pairatzeko eskubideaz, nahi eta jakin gabe esterilizatuak ez izateko eskubideaz, eta adoptatzeko aukera izateko eskubideaz. Horrek esan nahi du pentsamoldea errotik aldatu behar dela: gizartea, gizarteak berak sortzen dituen taldeetatik aparte dagoen zerbait gisa hartu beharrean, giza aniztasuna adierazten duten taldeen multzo gisa hartu behar dugu. Bestela, baztertzaileez eta baztertuez hitz egiten jarraituko dugu.

ez gara ikustezinak biniloa
WEBGUNERA JOAN