AISIALDIKO IRISGARRITASUNIK EZA
Jatetxe batera joatea, kirol-erakustaldi bat ikustea eta erosketa-arratsalde batez gozatzea eguneroko jarduerak dira pertsonarik gehienentzat. Mugikortasun urria dutenentzat, ordea, ezinezkoa da, askotan, plan horiek gauzatzea.
Arrapalarik gabeko eskailerek, ate estuek, egokitu gabeko bainugelek, eremu irisgarririk gabeko harmailek… esperientzia frustragarri edo ezinezko bihurtzen dute aisialdia.
Irisgarritasun-falta ez da kontu tekniko bat soilik: baztertzen, isolatzen eta eskubideak urratzen dituen hesi bat da.
DISKRIMINAZIOA AGERIKO EGITEA
Kanpaina honetan, protagonistek ez dute kanpoan geratzea onartzen.
Ez dute amore ematen.
Ahotsa goratzen dute, oztopoak seinalatzen dituzte eta aisialdia pertsona guztientzako eskubidea izan dadin eskatzen dute.
Tonua aldatu dugu: orain ez dugu kexa isiletik hitz egiten, ekintza kolektibotik baizik.
Historia bakoitzarekin, ozen eta argi esaten dugu: EZ NAIZ ETXEAN GELDITUKO!!
HIRU HISTORIA, ERREALITATE BERA
WhatsApp bidezko hiru elkarrizketaren bidez, kanpainak erakusten du irisgarritasunik ezak nola eragiten dien adin desberdinetako pertsonei aisialdiko gune eta une desberdinetan:
- Marcok, 14 urteko haurrak, judo-erakustaldira gonbidatu du aitona Peio, baina pabiloiak ez du harmaila irisgarririk.
- Aneri, 25 urteko gazteari, lokal berri batera afaltzera joatea proposatu diote lagunek… baina laster ohartuko da han ez dagoela arrapalarik, ezta egokitutako bainugelarik ere.
- Maitek, 65 urteko emakumeak, ez du erosketak egitera joan nahi, badakielako bere gurpil-aulkiarekin oztopo-zirkuitua direla denda gehienak.
Historia bakoitzean, hesi bat dago, baina baita erantzun bat ere: EZ NAIZ ETXEAN GELDITUKO.
GALERIA: BENETAKO HESIAK
Salatzen ditugun egoerak ez dira fikziozkoak.
Hemen, aisialdiko benetako gune batzuen irudiak ikus ditzakezu. Irisgarritasuna bermatuta ez duten saltokiak, jatetxeak, kiroldegiak eta abar dira, mugikortasun urriko pertsonen eskubideak urratzen dituztenak. Eginaren Eginez elkartekook benetan irisgarriak diren guneak eskatzen ditugu, inor ere aisialditik kanpo gera ez dadin.

















EGIN BAT ETA PARTEKATU
Kanpaina sare sozialetan ere badago.
Partekatu edukiak eta historiak, eta salatu ezagutzen dituzun beste hesi batzuk.
Erabili gure traol-hitzak mugimenduarekin bat egiteko:
#EzNaizEtxeanGeldituko #IrisgarritasunaOrain #AisialdirakoEskubidea