Marratu hitz toxikoak

Marratu hitz toxikoak

Azaroan egingo den sentsibilizazio-kanpaina bat da, bereziki emakumeei zuzendua.

A25, egun oso berezia

Azaroaren 25a INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA da, kalera ateratzeko eta komunitatearen parte izateko eguna, kalean egiten diren kontzentrazioetara joanez, kolore moreko zerbait soinean eramanez edo sare sozialetan emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eta berdintasunaren aldeko mezuak argitaratuz.

Indarkeria matxista fisikoa dela pentsatu ohi dugu, eta ez diegu garrantzirik ematen emakumeen aurkako beste eraso eta irain batzuei, hala nola hitzezko indarkeriari.

«Mari-mutil bat dirudizu, ilea luzatzen utzi beharko zenuke». «Hasi da nire bikotekide ohia gauzak eskatzen, zoro halakoa». «Begira iezaiozu, zelako emagaldua». «Baliaezin hori politago legoke isilik».

Horrelako esaldi eta hitz toxikoak ere emakumeen aurkako indarkeria dira.

Eginaren Eginez elkartean, emakumeak mobilizatu nahi ditugu azaroaren 25ean, MARRATU HITZ TOXIKOAK gerrilla-ekintzaren bidez. Emakumeei dei egiten diegu, kalera irten daitezen, kartelak bila ditzaten eta, errotuladorea eskuan, idatzita aurkitzen dituzten hitz toxiko guztiak marra ditzaten.

Gure helburuak:

  • Informazio- eta sentsibilizazio-kanpaina bat plazaratzea, kanpoko irudien eta Interneten bidez.
  • Indarkeria matxistari aurrea hartzea eta aurre egitea.
  • Emakumeen aurkako ahozko hizkuntzaren kultura-indarkeria murriztea.
  • Gizarte osoa kontzientziaraztea eta informatzea, prebentzioari begira.
  • Emakumeen parte-hartzea sustatzea.
logotipo eginaren eginez
Resumen de privacidad

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.