Mugikortasunaren erruleta

Mugikortasunaren Erruleta mugikortasun urria dugun pertsonok izaten ditugun irisgarritasun-arazoei buruzko sentsibilizazio sozialeko proiektu bat da.

Mugikortasun urriko pertsonen bizimodua zeharo baldintzatzen dute egunerokoan topa ditzaketen oztopoek. Gure hirian nabarmen egin da aurrera, baina oraindik ere badira mugikortasun urria duten pertsonei autonomia galarazi eta kanpoan uzten dituzten egoerak. Oso garrantzitsua da herritarrek gure borrokarekiko enpatia sentitu eta pertsona guztien eskubideen alde parte hartzea.

Elkartetik, inoren eskubideak ez mugatzea eta aniztasunari erantzutea eskatzen dugu, oztoporik gabeko gizartea guztiontzako gizartea baita. Berdintasun-egoeran bizitzeko, ezinbestekoa da oztopo guztiak ezabatzea, aniztasuna aitortuz eta hura gizartea aberastuko duen aukeratzat hartuz.

Aniztasunaren onespenik ezari eta bazterkeriari aurre egiteko bidea gizarte-inklusioa da. Inklusioak modu positiboan erantzuten die pertsonon aniztasunari eta gizabanakoen arteko desberdintasunei, partaidetza aktiboan oinarrituz.

Kanpainaren irudiak “La Ruleta de la Fortuna” (‘zoriaren erruleta’) lehiaketa dakarkigu gogora, gehien-gehienontzat aski ezaguna den telebista-programa bat; taula batean ezkutuan zegoen esaldia asmatu behar zen han, eta horretarako lagungarri zen erruleta, 24 ataletan banatua (batzuk positiboak eta beste batzuk negatiboak).

Oztoporik gabeko gizartea guztiontzako gizartea da.

mugikortasunaren erruleta tablero

Taula eta erruleta

Zoria, zortea, patua, halabeharra… aldekoa edo kontrakoa gerta dakiguke; horixe da joko honetan abiapuntua. Zoriaren erruleta, beraz, alegoria bat da, zorte onaren edo txarraren irudikapen bat, ausazkoa da. Zoriaren gurpila biraka dabil, aulkiaren gurpila bezala. Edonork izan dezake mugikortasun-arazo bat noizbait.

Oztoporik gabeko gizartea guztiontzako gizartea da, esaldi hori dago idatzita jokoko taula dirudien horretan.

Mugikortasunaren Erruletan 12 egoera daude. Zein diren jakin nahi baduzu, sartu webgunean eta birarazi erruleta.

Irisgarritasuna ez da jolasa.

WEBGUNERA JOAN