Bikoitza

BIKOITZA sortu zenetik, haren helburua izan da gizarteari erakustea zer-nolako bazterkeria soziala bizi dugun dibertsitate funtzionala (desgaitasun fisikoa) dugun emakumeok.

Gure kolektibora ez dira iristen ez desgaitasunagatiko aukera-berdintasunik eza desagerrarazteko ezartzen diren politikak, ez gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko ezarritakoak.

Egoera hori eragiten duten arrazoien bila hasiz gero, gainerako emakumeen egoeraren arrazoi berarekin egingo dugu topo: balio maskulinoak nagusi izatea. Baina gainera, gure kasuan, emakume izate horri desgaitasunen bat izatea gehitu behar diogu.

Begien bistakoa da emakume garela, baina sexudunak garela ukatu egin izan digute eta ukatzen digute oraindik ere, familiaren eta harremanen esparruan gutxietsi egiten gaituzte, ezarrita dauden estereotipoekin bat ez gatozela-eta gizartean ez gara hain aintzat hartuak, indarkeria handiagoa eragiten zaigu, zailtasun handiagoak ditugu hezkuntzara iristeko, lan-munduan sartzeko, osasun-zerbitzuak lortzeko…

Horra, bada, kanpaina honen bidez Eginaren Eginez elkarteko emakumeok agerian jarri nahi dugun errealitatea. Kanpaina bizia izatea nahi dugu, eta informazioa, kontzientziazioa eta aldarrikapena leku guztietara iristea, erakundeetara, kolektibo feministetara, emakumeengana eta oro har gizarte osora, ea neurri egokiak hartuz eta jarrerak aldatuz, ANIZTASUNEAN BERDINTASUNA lortzen dugun.

«Bizimodu autonomo eta independenterako eskubidea duzu, baita haren kontrola izatekoa ere. Hartu zeure erabakiak, eta erabaki non bizi, zer egin, nora joan…»

WEBGUNERA JOAN