Jarri nire lekuan
Beste behin, kalera irten gara gure eskubideen alde borrokatzera. Baina oraingo honetan, tartean sartu nahi zaituztegu zuek ere, gazteok, eta horregatik itsatsi ditugu kartelak Alde Zaharrean, huraxe baita gazteon aisiako leku nagusia, urteko sasoi honetan batez ere.
Izan ere, gazteok ere jakin behar duzue mugikortasun-arazoak ditugun pertsonok egunero zer oztopo topatzen ditugun, eta oztopo horiek ez daude gure esku, baizik eta erakunde eta denden esku, besteak beste. Eta zuek ere lagundu dezakezue hori aldatzen edo, gutxienez, hobetzen.
Orain zure txanda da! Irisgarria ez den lekuren bat ikusten baduzu, bidezkoa ez den edo hobetuko zenukeen zerbait ezagutzen baduzu… SALATU! Denok lagundu behar baitugu guztiok baldintza-berdintasunean garatu ahal izango gareneko bestelako gizarte bat lortzen.
Horregatik, JARRI NIRE LEKUAN, eta lagundu Gasteiz pertsona guztiontzat irisgarria bihurtzen, zure ikastetxetik, zure elkartetik, zure aisiako lekuetatik, zure osasun-zentrotik, zure auzotik…