Zuri gustatzen zaizuna gustatzen zait niri ere

Garrantzitsua da gazteek pertsona guztion eskubideen aldeko borrokarekin enpatia izatea; dibertsitate funtzionalik gabeko pertsonena eta dibertsitate funtzionala dugunona.

Horretara dator «Zuri gustatzen zaizuna gustatzen zait niri ere» kanpaina, aukera-berdintasunaren aldekoa, 16 eta 30 urte bitarteko gazteak kanpainaren protagonista bihur daitezen sortua. Salaketa- eta sentsibilizazio-kanpaina informatibo bat da, eta gazteen artean banatuko da.

zuri gustatzen zaizuna gustatzen zait

Gure helburuak:

  • Mugikortasun urria duten pertsonen oinarrizko eskubideak eta aukera-berdintasuna aldarrikatu beharraz kontzientziatzea gazteak.
  • Mugikortasun urria duten pertsonen oinarrizko eskubideak eta aukera-berdintasuna aldarrikatu beharraren salaketen protagonista bihurtzea gazteak.
  • Desgaitasunen bat duten pertsonen irudia normalizatzea gazteenen artean.
logotipo eginaren eginez
Resumen de privacidad

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.