2021eko Udalekuak

Aisialdiko jardueretan, leku guztien % 5 hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonentzat gordeko da (desgaitasun fisikoa, adimen-desgaitasuna, desgaitasun sentsoriala edo desgaitasun soziala dutenentzat).

Hiru aldundiek udalekuetarako eskaintza aurkeztu dute; 16 instalazioetan izango dira; lau Araban: Zuhatza, Barria, Espejo eta Bernedo; sei Bizkaian: Gorliz, Lapurreketa, Lurraska, La Arboleda, Meakaur eta Bertiz; eta beste sei Gipuzkoan: Orio, Zarautz, Hondarribia, Arantza, Irrisarriland eta beste bat, zehazteke oraindik.

2021eko Udalekuak uztailaren 1etik 29ra izango dira, zazpi eguneko txandetan, aipatutako instalazioetan. Hiru lurraldeetan erroldatutako haurrek parte hartu ahal izango dute jarduera guztietan, aldundiek lekuen artean trukeak egiteko emandako aukerari esker; parte-hartzaile bakoitzak erroldatuta dagoen lurraldean emango du izena.

Aurre izen-ematea

Arabaren kasuan, izena emateko epea datorren astelehenean hasiko da, martxoaren 22an, eta martxoaren 31n amaituko da. Zozketa apirilaren 14an izango da. Bada berrikuntza garrantzitsu bat: prozesu osoa, bai aurretiazko izen-ematea eta bai erreserba berrestea, telematikoa izango da, web bidez, eta indarrean dagoen ziurtagiri digitala izan beharko da.

Udalekuen eskaintzaz gain, Arabako Gazteriaren Foru Erakundeak beste 70 leku eskainiko ditu, izen-emateko epe berarekin, “ingeleseko udalekuetarako” eta “Euskalaka” programarako, 12-13 urteko gazteentzat; horrez gain, Gazte Bidaiak ekitamenaren barnean, 305 leku eskaintzen zaizkie 14-17 urteko gazteei, eta 17 esperientzia dituzte aukeran.

Informazio guztiak, aldundiaren webgunean www.gazteria.araba.eus

Ikusi PDF

Komentario bat idatzi

Komentario bat idatzi