Abian da Vitoria-Gasteizko 2025-2026 Jabetze Feministarako Eskola, XV. edizioa, eta Eginaren Eginez elkarteak berriz ere laguntzen du dibertsitate funtzional-fisikoa duten emakumeak ikusarazteko, estereotipoen eta diskriminazioaren aurka borrokatzeko, eta modu aktiboan parte hartzeko berdintasunaren lorpenean, heteropatriarkatuaren aurkako erresistentziak ehunduz, kolektiboan partekatuz eta eztabaida bateratuak sortuz.
Esteka honetan irailetik maiatzera bitarteko programazioa aurkituko duzu. Izena emateko epea irailaren 8an hasiko da.
Formazio sorta zabala dago, eta aktiboki eginaren eginez parte hartzen duten bi talde aurkituko dituzu:
- otsailaren 10ean, Costa Badia artistaren “Irisgarritasuna: arte modernoaren adarbakarra” hitzaldia moderatuz (programazioaren 16. orrialdea);
- Azaroaren 21ean eta 22an, “Feminismoari eta antikapakitismoari buruzko elkarrizketak” tailerrean, Andrea Garcia-Santesmases genero, ezintasun, gorputz eta sexualitate gaietako ikertzailearen eskutik (programazioaren 50. orrialdea).
Eskaintza osoa (zineforuma, irakurketa-klubak, formazioak, hitzaldiak, feminismo mola, ikerketa-lanen lehiaketa eta inaugurazio- eta amaiera-ekitaldiak, hurrenez hurren) programazioaren liburuxkan kontsulta dezakezu, eta gure elkartean (Simon Bolivar plaza 9, behea), Emakumeen Etxean (Santa Maria kalea, 11) eta hiriko beste espazio publiko batzuetan jaso dezakezu.
Animatu parte hartzera!
Eginaren eginez taldea