Abenduaren 10ean giza eskubideen nazioarteko eguna

Abenduan giza eskubideen aldeko egun esanguratsuak ospatzen dira: abenduaren 3an desgaitasuna duten pertsonen eskubideen Europako eta nazioarteko eguna, eta abenduaren 10ean giza eskubideen nazioarteko eguna.

Testuinguru horretan, eginaren eginez elkarteak kanpaina bat prestatu du, ASPACE, Arabako Gorrak, Itxaropena, ASAFES, Retinosis Araba Begisare, TEA Elkartea eta ASPASOR elkarteekin elkarlanean, honako hau salatzeko: dibertsitate funtzionala dugunok ez ditugula herritarrek, oro har, dituzten aukera berdinak eta oztopo fisiko eta sozial ugari gainditu behar izaten ditugula hezkuntza jasotzeko, lana lortzeko, arreta mediko egokia jasotzeko, alde batetik bestera joateko eta abarretarako.

2016ko abenduaren 13an Desgaitasuna duten pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioa onetsi zen; arau unibertsala da, juridikoki loteslea, eta desgaitasuna duten pertsona guztiek giza eskubide eta oinarrizko askatasun guztiak erabat eta berdintasunean baliatzeko aukera izan dezaten sustatzea, babestea eta ziurtatzea du xede.

Alabaina, Konbentzioa ez da betetzen, eta desgaitasuna dugunok ezin ditugu, oraindik ere, gure oinarrizko eskubideak baliatu, hala nola bizitza independentea izatea eta komunitatean txertatuta egotea, ingurune ireki, inklusibo eta irisgarrietan lan egitea, osasuna, justizia, etxebizitza, aisialdia, kultura, kirola, garraioa eta abar.

#OztoporikGabekoBizitzaDuina

Gasteizko Udaleko Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuarekin batera, kanpaina bat prestatu dugu sare sozialetan, honako traol hauekin: #VidaDignaSinBarreras (gaztelaniaz) eta #OztoporikGabekoBizitzaDuina (euskaraz); kanpainaren helburuak, hain justu, desgaitasunak ditugunok izaten ditugun oztopoak ikusaraztea eta dibertsitate funtzionalari balioa ematea dira, giza dibertsitatearen parte den aldetik.

igualdad sin barreras

igualdad sin barreras

justicia sin barreras

justicia sin barreras

educación sin barreras

educación sin barreras

libertad sin barreras

Komentario bat idatzi

Komentario bat idatzi