MANIFIESTO // MANIFESTUA

ABENDUAREN 3ko MANIFESTUA

MANIFIESTO // MANIFESTUA

Desgaitasuna duten pertsonen Europako eta nazioarteko eguna

Elkarteanek (Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzaileak), abenduaren 3an, Desgaitasuna duten Pertsonen Europako eta Nazioarteko Egunean, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioan aitortutako Bizimodu Independenterako eskubidearen berme eraginkorra aldarrikatzen du.

Euskadin duela gutxi aurkeztu da “Desgaitasuna duten pertsonentzako bizimodu independentearen ereduaren oinarriak ezartzeko diagnostikoa”, non Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien eta desgaitasuna duten pertsonak ordezkatzen ditugun Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen arteko  lankidetzaren emaitza izan den. Prozesu horretan, Elkarteanek zeregin garrantzitsua izan du haren sorreran, sustapenean eta garapenean.

Bizimodu independentearen ereduaren oinarriak, eredu hori osatzen duten elementuak eta eredu hori betetzeko bidean aurrera egiteko erronkak  finkatuta, honako neurri hauek hartzea aldarrikatzen dugu:

  •  Desgaitasunen bat duten pertsonek Euskadin bizitza independentea izateko duten eskubidea arautzea. Horretarako, inplikatutako eragile guztien  artean partekatutako prozesu bati ekingo zaio, eskubide hori arautuko duen arau- xedapen bat diseinatzeko eta onartzeko. Horrela, Euskadiko desgaitasun-arloko politikak Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioarekin lerrokatuko dira.
  • Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Karteran bizimodu independentea sustatzeko prestazio ekonomiko bat, sartzea,  desgaitasunen bat duen pertsonari zuzenean ordaintzeko printzipioetan oinarritua, pertsonalizazioa zenbatekoan eta laguntza pertsonaleko  zerbitzuaren kontratazio- kostuen estaldura osoa.
  • Laguntzaile pertsonalaren figura profesionala bultzatzea, laguntza pertsonalaren modalitate hori balioetsiz eta duinduz, Bizimodu  Independentearen ereduarekin lerrokatutako egiaztapena eta prestakuntza sustatuz, eta desgaitasuna duten pertsonek Bizimodu Independentea izateko eskubidea bermatzeko oinarrizko baliabide hori modu arin eta eraginkorrean eskura izatea bermatuko duten baliabideak diseinatuz.
  • Bizimodu independenteko bulegoak sustatzea, bizimodu independenteko proiektuak diseinatu eta garatzeko laguntza-tresna gisa, desgaitasunen bat duten pertsonen autokudeaketaren ikuspegitik.

Gure ustez, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioa onartu zenetik hamabost urte baino gehiago igaro dira, eta horri gehitu  behar zaio 5. ohar orokorra, desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei buruzko Komitearen komunitatean sartuta egoteko  eta modu  independentean bizitzeko eskubideari buruzkoa. Hori dela eta, atzeraezina da Euskadik bizitza independentearen eredura egokitzen diren politikak eta neurriak (gizarte-zerbitzuak, etxebizitza, enplegua, hezkuntza, diru-sarreren bermea, zerga-sistema, etab.) egokitu eta ezartzea.

Ordezkaritza-lanarekin eta eragin politikoarekin jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, bizitza independenterako eskubidea modu erreal eta eraginkorrean bermatzeko, eta desgaitasuna duten pertsonek berdintasun-baldintzetan, komunitatean erabateko gizarteratzea eta partaidetza soziala lortzeko.

2023ko abendua

logotipo eginaren eginez
Resumen de privacidad

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.