Eginaren Eginez elkarteak, dibertsitate funtzional fisikoa duten pertsonen eskubideak eta inklusioa defendatzeko erreferentziazko erakundeak, Aiaraldeko koadrilarako egoitza soziala ireki du joan den irailaz geroztik. Egoitza Ardantzazar Gizarte Zentroan dago, Laudioko ViƱa Vieja kaleko 6. zenbakian. Horrela, APEFE Elkartea (Aiarako pertsona ezindu fisikoen elkartea) koadrila desegin zenean 2009an bertan behera utzi zuen jarduera berreskuratu du. Une hartatik aurrera, Eginaren Eginez elkarteak eskualdean bere gain hartu zuen jarduera, eta APEFEren lanari jarraipena eman zion. Orain, berrikuntza da, urteetan arreta fisikorik gabe lan egin ondoren, erakundeak berriro ere aurrez aurreko arreta duela Laudion duen egoitza sozialean, eta bertan, udalerrian zuzenean lan egingo duen teknikari bat izango duela, dibertsitate funtzionala duten pertsonen eta haien familien eskaerei erantzuteko.

Egoitza berriaren helbidea:
Ardantzazar Gizarte Zentro
ViƱa Vieja 6 kalea ā Laudio
Kontaktua:
info@eginez.org
684 80 53 39