Elkartean-en agerraldia Eusko Legebiltzarrean, Enpleguaren Euskal Legea lantzeko
Elkartean-ek (Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzailea) agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Lan eta Enplegu Batzordean, Enpleguaren Euskal Lege Proiektuari buruzko bere iritzia eta proposamenak partekatzeko.
Proposamenak desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioan oinarritu dira. Honek, 27. Artikuluan, aitortzen du “bizimodua ateratzeko, askatasunez aukeratutako edo onartutako lan baten bidez, desgaitasuna duten pertsonentzat irekiak, inklusiboak eta irisgarriak diren merkatu eta lan-ingurune batean lan egiteko eskubidea”.
Elkartean-ek salatu duenez, Konbentzioaren agindu hori gorabehera, Euskadiko enplegu-politika publikoak, funtsean, enplegu babestura bideratzen dira. Hala, 2020an desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko eta enpleguari eusteko Lanbideren dirulaguntzen %97,3 enplegu babestura bideratuta egon zen, eta %2,7, berriz, enplegu arruntera (Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen 2021eko Memoria Sozioekonomikoa).
Horregatik guztiagatik, Elkartean-ek legebiltzarrean adierazi du Enpleguaren Euskal Legeak bere gain hartu behar duela desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko politika publikoak eraldatzeko palanka-funtzioa, lan-ingurune ireki, inklusibo eta irisgarri batean lan egiteko eskubidea bermatzera bideratutako neurriak lehenetsiz, eta, horrela, desgaitasuna duten pertsonen bereizketa, desberdintasuna eta gizarte-bazterketa bultzatzen duen eredua gaindituz.