Elkarteanek alderdi politikoei desgaitasun bat duten pertsonen eskubideak betetzeko konpromezua exijitzen die

  • Dokumentu bat egin du hurrengo legegintzaldirako proposamenekin, eta 2024ko hauteskunde autonomikoetan hautagaitza aurkezten duten alderdi politiko guztiei bidali die.
  • Elkarte Koordinatzailetik nabarmendu dute hurrengo legegintzaldia funtsezkoa izango de la desgaitasuna duten pertsonei aitortutako eskubideak benetan betetzeko.
  • Lankidetzarako gobernantza-eredu baten esparruan erakundeetako ordezkariekin lankidetzan lan egiteko prest dagoela adierazi du.

Elkartean, Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen elkarte koordinatzaileak  dokumentu bat egin du, non bertan datorren legegintzarako  Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioan oinarrituta dauden  hainbat proposamen jasotzen dira, Proposamen horiek apirilaren 21ean egingo diren hauteskunde autonomikoetara aurkezten diren alderdi politiko guztiei bidali dizkie.

16.000 bazkide baino gehiagorekin, Elkartean Euskadiko desgaitasun fisikoa duten pertsonen erreferentziazko elkarte koordinatzailea da. Hiru lurraldeetan dago, Eginaren Eginez (Araba), Elkartu (Gipuzkoa) eta Fekoor (Bizkaia) eta desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta interesak ordezkatzen eta defendatzen ditu, “bizitza independentea eta komunitatean parte-hartze eraginkorra ziurtatuko duten aukera-berdintasun eta irisgarritasun unibertsaleko baldintzak lortzeko”

Elkarte Koordinatzailetik adierazi duten bezala, dokumentua ibilbide-orri moduko bat da, eta honen bidez alderdi politikoen “konpromisoa exijitu nahi da, gure kolektiboaren eskubideekin, zerbitzuekin eta prestazioekin atzerapausorik gerta ez dadin.”

Jarduera-ildoak

Halaber, alderdi politikoei berme bat eskatu nahi diete, “Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioan aitortutako gure eskubideak eraginkor egin ditzaten. Eskubide horiek sei jarduera-ildotan jaso dira (Bizitza independentea, Irisgarritasun unibertsala, Enplegu arrunta, Hezkuntza, Emakumea eta Osasuna), eta beste batean, modu orokorrean  eremu guztietan aplika daiteke.

Elkarteanetik neurri zehatzekin honako eskubide hauek eskatzen dira. (ikusi erantsitako dokumentua): non, nola eta norekin bizi erabakitzeko eskubidea, araudi-erregulazio baten bidez (Bizitza independentea); ingurune, prozesu, ondasun, produktu eta zerbitzu guztiak pertsona guztien eskura egotea (Irisgarritasun unibertsala); askatasunez aukeratutako eta ingurune inklusibo eta irisgarrietan gainerako pertsonen baldintza berdinekin lan egiteko eskubidea (Enplegu arrunta); hezkuntza-eskaintza zein  -ingurunea inklusiboa eta irisgarria izatea (Hezkuntza inklusiboa); gizonen eskubide berdinak  izatea (Emakumea); edo diskriminaziorik gabe ahalik eta osasun-maila handiena izatea (Osasuna).

Planteatutako proposamenen helburua desgaitasunen bat duten pertsonen aukera-berdintasuna bermatzea da, eta gizarteratzean oinarritutako politikak hartzea eskatzen du neurri bereizleak alde batera utzita hainbat arlotan, hala nola hezkuntzan, enpleguan, irisgarritasunean edo arreta-ereduan. Datorren legegintzaldia funtsezkoa izango da desgaitasunen bat duten pertsonei aitortutako eskubideak benetan betetzen aurrera pausoak emateko eta, horretarako, Elkartean prest agertu da “lankidetzarako gobernantza-eredu baten esparruan erakundeetako ordezkariekin lankidetzan lan egiteko”.

Kanpaina sare sozialetan

Hauteskunde Autonomikoetara aurkezten diren alderdi politikoei bidalitako proposamenen dokumentuaz gain, Elkarte Koordinatzaileak kanpaina bat abiarazi du sare sozialetan, proposamenak eta aldarrikapenak herritarrei helarazteko. Elkarteanek egindako proposamenak biltzen dituen dokumentua ezagutzeko interesa duten pertsona guztiek eskura izango dute elkarteaneko web orrian  www.elkartean.org.

BIDEOA

Komentario bat idatzi

Komentario bat idatzi