Emakumea zara eta 16-65 urte dituzu? Desgaitasunen bat duzu?
Eginaren Eginez-ek laguntza eskatu nahi die desgaitasunen bat duten Arabako emakumeei, beren lan- eta gizarte-egoerari buruzko azterlan bat egiteko.

Desgaitasun fisikoren bat duten Arabako pertsonen elkarteak, Eginaren Eginez-ek, azterlan bat egiteko laguntza eskatu nahi die desgaitasunen bat duten emakumeei, beren lan- eta gizarte-egoeraren berri jakin eta “bizi dugun diskriminazio askotarikoaren jatorria eta kausak” identifikatzeko. Proiektua CEMUDIS erakundearena da (Desgaitasunen bat duten Emakumeen Espainiako Konfederazioa), eta COCEMFEren bermearekin egingo da, bi hauek finantzatuta: Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioa (2019ko PFEZn zorduntzeko dirulaguntza) eta ONCE Fundazioa. Azterlanaren emaitzak erabiliz, kolektibo horren premiei erantzuteko eta haren bizi-kalitatea hobetzeko programak eta zerbitzuak diseinatu ahal izango dira.
Horretarako, desgaitasunen bat duten 16-65 urte bitarteko emakumeek inkesta erraz bat bete dezatela eskatu nahi die Eginaren Eginez-ek; inkesta online dago, esteka honetan: https://es.surveymonkey.com/r/cemudis
Bestalde, azken txosteneko datuek desgaitasunen bat duten emakumeen egoera Euskadin benetan zein den islatu dezaten, “parte-hartzaile askok” laguntzea eskatu nahi du Eginaren Eginez-ek. Araban, zehazki, 255 emakumeren datuak bildu nahi dira.
- Harremanetarako: info@eginez.org
- Mugikorra – WhatsAppa: 656 796 032.