INCLUSIVARTE arte-lehiaketa (I. edizioa)
INCLUSIVARTE ARTE-LEHIAKETAREN OINARRIAK (I. EDIZIOA)
Dokumentu honetan InklusivARTE arte-lehiaketaren 1. edizioa behar bezala gauzatzeko kontuan hartuko diren irizpideak ezarri eta zehaztuko dira.
-
HELBURUA
Ikuspegi feminista abiapuntutzat hartuta, lehiaketa honen helburua da desgaitasun fisikoa duten emakumeen errealitatea ikusaraztea, kolektiboaren ahalduntzea sustatuko duten eta gaiaren inguruko kontzientzia piztuko duten hainbat modu eta modalitate artistikoren bitartez, batez ere Arabako kuadrilletan: Aiara, Arabako Errioxa, Arabako Lautada, Gorbeialdea, Añana eta Kanpezu-Arabako Mendialdea.
-
PARTE-HARTZAILEAK
Arabako Lurralde Historikoan bizi diren adin nagusiko pertsona guztiek parte hartu ahalko dute.
-
ARAUAK
Artelanak jasotzeko epea 2024KO URRIAREN 1ETIK URRIAREN 31RA ARTEKOA IZANGO DA (bi egun horiek barne). Lanak honako formatu hauetan aurkeztu ahalko dira:
- Formatu fisikoa: Formatu honetan aurkezten diren lanak egileek berek entregatu beharko dituzte Eginaren Eginez elkartearen egoitzan: Simon Bolivar Plaza, 9, behea (Vitoria-Gasteiz, Araba).
Horrez gain, aukera egongo da lanak posta arruntaz bidaltzeko, gorago aipatutako helbide berera eta honako POSTA-KODE hau GEHITUTA: (01003).
- Formatu digitala: Lanak formatu horretan aurkeztu nahi dituztenek helbide elektroniko honetara bidali beharko dituzte: info@eginez.org.Gaian InclusivARTE idatzi beharko dute, eta mezuan datu hauek adierazi behar dituzte: izen-abizenak eta harremanetarako telefono-zenbaki bat.
- EPAIMAHAIA: Obrak ebaluatzeko ardura izango duen epaimahaia zuzendaritza-batzordeko ordezkariek, entitateko profesionalek eta kulturarekiko interesa eta desgaitasunen bat dutenen kolektiboko kideek osatuko dute.
Erabakia azaroaren 18tik 23ra bitarteko astean jakinaraziko da.
Epaimahaikideek azken erabakia hartu ondoren, harremanetan jarriko dira sarituak izan diren lanen egileekin.
Sariak emateko ekitaldia 2024KO AZAROAREN 20AN izango da, 18:00ETAN, EGINAREN – EGINEZ ELKARTEAREN EGOITZAN (Simon Bolivar plaza 9, behea, 01003, Vitoria-Gasteiz, Araba).
-
LANAK BALIOESTEKO IRIZPIDEAK
Honako alderdi hauek hartuko dira kontuan artelanak ebaluatzerakoan:
- Ez da onartuko desgaitasuna duten pertsonen kolektiboaren aurkako diskriminazioa eragin dezakeen obrarik.
- Modu positiboan balioetsiko dira dibertsitate funtzionala duten emakumeen egoera ikusarazten duten lanak.
- Obren originaltasuna kontuan hartuko da.
- Ez da onartuko epez kanpo aurkeztutako lanik, ezta beste lehiaketa batzuetan aurkeztu edo saritutakorik ere
-
SARIAK
Parte-hartzaileek sari hauek eskura ditzakete:
IRABAZLEARI material artistikoa eskuratzeko KULTURA-BONU trukagarri bat emango zaio, 500 €-koa.
BIGARREN SAILKATUARI material artistikoa eskuratzeko KULTURA-BONU trukagarri bat emango zaio, 300 €-koa.
FINALISTEK baren lanak Arabako Museoetan ERAKUTSI ahal izango dituzte
-
Azken xedapena
Lehiaketan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar. Antolakuntzak eskubidea izango du aurreikusi ez duen edozein gertakari aldatzeko edo erabakiak hartzeko.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko irailaren 20an