Irailak 27, Turismoaren Nazioarteko Eguna

Elkarteanetik (Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Euskadiko Elkarte Koordinatzailea), fekoor (Bizkaia), elkartu (Gipuzkoa) eta eginaren eginez (Araba) elkarteek osatua, Euskadiko desgaitasun fisikoa duten herritarrak ordezkatzeko, defendatzeko eta errebindikatzeko plataforma gisa.

ADIERAZTEN DUGU

Irailaren 27an Turismoaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, komunitatea turismoaren balio sozial, kultural, politiko eta ekonomikoaz kontzientziatzeko. Egun honetan, pertsona guztien aukera-berdintasuna bermatuko duen turismo  irisgarri eta inklusiboa sustatzearen garrantzia nabarmentzen dugu, eta gizartearen eta ekonomiaren ikuspegitik hain garrantzitsua den eremuan oraindik ere gertatzen diren diskriminazioegoerak salatzen ditugu.
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioaren 30. artikuluan Estatuek neurri egoki guztiak hartu behar dituztela zehazten da pertsona desgaituek turismo-zerbitzuetarako sarbidea baldintza berdinetan izan dezaten bermatzeko.
9.artikuluan aldiz, Ingurune fisikoan, garraioan, informazioan eta komunikazioetan sartzeko eskubidea aitortzen da, informazioaren eta komunikazioen sistemak eta teknologiak barne, bai eta jendeari irekitako edo erabilera publikoko beste zerbitzu eta instalazio batzuetan sartzeko eskubidea ere, bai hiriguneetan zein landa-eremuetan.
Beste alde batetik, Euskadiko Turismoaren uztailaren 28ko 13/2016 Legearen helburuen artean honako hau dago: “turismo-baliabide eta -zerbitzuetarako irisgarritasun unibertsala bultzatzea, indarreko legerian ezarritako baldintzetan ulertuta, bai eta informazio-eskubidea ere, baldintza berberetan”.
Aitortutako eskubide-esparrua eta zalantzarik gabe egindako aurrerapenak irisgarritasun-gabeziak eta ikuspegi inklusiborik gabeko politikak daude oraindik, non desberdintasuna, diskriminazioa eta segregazioa eragiten dutenak. Hala, turismoostatuetan, garraioan, espazio publikoetan edo informazio- eta komunikaziosistemetan irisgarritasun-eskakizunak ez betetzeak biztanleriaren zati handi bat, zehazki desgaitasuna duten pertsonak, baliabide eta zerbitzu turistikoetara berdintasun-baldintzetan iristeko eta haietaz gozatzeko eskubideaz mugatuta edo gabetuta egotea eragiten du. Guzti horrengatik,

ALDARRIKATZEN DUGU

  • Euskadiko baliabide eta zerbitzu turistikoen irisgarritasun unibertsaleko baldintzak bermatzea, indarrean dauden arauak eraginkortasunez aplikatuz.
  • Euskadiko erakundeek diseinatutako turismo-politiken ikuspegi inklusiboa txertatzea, pertsona guztientzako turismoa bermatzeko.
  • Desgaitasuna duten pertsonak ordezkatzen dituzten Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen parte-hartzea bermatzea politika turistikoen diseinuan eta ezarpenean.
  • Euskadiko baliabide eta zerbitzu turistikoen irisgarritasun- eta inklusiobaldintzei buruzko informazio-tresnak eta -baliabideak sustatzea eta zabaltzea.
  • Irisgarritasun unibertsalaren arloko prestakuntza-prozesuak bultzatzea eta turismo-sektorea osatzen duten eragileen multzoan sartzea. Turismoaren Nazioarteko egun honetan, gizarteratzearekin eta irisgarritasunarekin dugun konpromisoa berresten dugu, eskubide gisa aitortuta baitaude desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioan.

Turismoa pertsona guztiok, gure gaitasunak alde batera utzita, bete-betean parte hartzeko eta gozatzeko moduko jarduera izan behar da. Horregatik, dei egiten diegu administrazio publikoei eta, oro har, gizarteari elkarrekin lan egiteko eta benetan turismo irisgarria eta inklusiboa lortzeko.

2024ko irailaren 27a

PRENSTA_OHARRA

Komentario bat idatzi

Komentario bat idatzi