Aisia eta Denbora Librea

Aisialdi irisgarrirako eskubidea funtsezkoa da garapen pertsonalerako, ongizate emozionalerako eta desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzerako. Kultura-, kirol- edo entretenimendu-jardueretan parte hartzea benetako aukera izan behar da, ez salbuespena.

Eginaren Eginez-en, aisialdia eta denbora librea benetan eskuragarriak eta inklusiboak izan daitezen lan egiten dugu, gaur egun ere berdintasunean parte hartzea eragozten duten oztopo fisikoak, sozialak eta jarrerazkoak identifikatuz eta salatuz.

Jarduera-ardatz honen helburua da politika publikoetan eragitea, aisialdiko espazio guztietan irisgarritasun unibertsala bete dadila eskatzea, eta mugikortasun urriko pertsonen parte-hartze soziala ulertzeko moduan benetako eraldaketa sustatzea.

Aisia eta Denbora Libreko programatik:

  • Aisialdia eskubide gisa aldarrikatzen dugu, ez pribilegio gisa.
  • Ingurune inklusibo eta normalizatuetan parte-hartze aktiboa sustatzen dugu.
  • Irisgarritasun faltagatiko diskriminazioa salatzen dugu.
  • Erakunde eta administrazioekin elkarlanean aritzen gara egiturazko hobekuntzak bultzatzeko.
  • Gizartea sentsibilizatzen dugu pertsona guztiei irekitako aisialdiaren garrantziaz.


Gozatzea, partekatzea eta parte hartzea duintasunez bizitzearen parte ere badelako.