Herriz herri. Kuadrillak
Arabako kuadrilla guztietara zuzenean hurbiltzea, elkartean egiten dugun lana aurkezteko eta landa-inguruneetako bakoitzeko errealitatea in situ ezagutzeko.
Horretarako, oinarriko gizarte-zerbitzuko langileekin harremanetan jartzea, bai eta haiek koordinatzen dituen Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Sailarekin ere, ahalik eta herritar gehienengana iristeko.
Elkarteko zenbait ordezkari kuadrilletako bakoitzera joango dira; herriak aukeratzeko, biztanleria edo gizarte-zerbitzuetako langileen orientabideak hartuko dituzte kontuan. Hitzaldi bat eman eta materiala banatuko da, eta zenbait jarduera-ildo aurkeztuko dira.
Herri horietan herritarrek helarazitako informazio eta egoera horiei, gero, jarraipena egingo zaie.
Eginaren Eginez-ek Araban presentzia aktiboa izatea bermatzen du programa honek, eta lehentasunezko helburua da hori elkartearentzat; izan ere, Arabako kuadrilla guztietako kideak ditugu, landa-eremuan zailtasunak are handiagoak dira, eta gainera, Arabako Lurralde Historikoko herritar guztien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da gure nahia.
Administrazioak herriei ematen dizkien dirulaguntzei eta partida ekonomikoei jarraipena egitea, toki-erakundeek egin behar dituzten obra guztietan kontuan har daitezen irizpide normalizatzaileak eta gizarte-inklusiokoak, pertsona guztiok gizarte-bizitzan parte hartzeko dugun eskubidean oinarrituak.
Obra eta Zerbitzuen Foru Planari jarraipena egitea: dirulaguntzak, egindako proiektu batzuk aztertzea. Obra berrien proposamenak aztertzea: prentsa-artikuluak, ALHAO.
Landa-eremuko herritarren eskaerei arreta eta herri edo udalerriko premiei arreta integrala: jarduera-plana diseinatu eta hastea (eremu edo kuadrilla batekoa).
Herrietan bizi diren herritarren bizi-kalitatearekin zerikusia duten sailetako ahaldunekin aldizkako harremanak (garraioa, ingurumena, gizarte-ongizatea, etab.).
Zenbait udalerritako zinegotziekin hasiak ditugun harremanetan sakontzea, kolektiboari berari dagozkion gaiei buruz (informazioa eta aholkularitza), herriko irisgarritasunari buruz, inguruko herritar zehatzen kasuei buruz eta kasu horiek auzoko guztietara estrapolatuta.
Arabako probintziari begirako bi ZUREKIN ZUZENEAN argitaratuko dira, kolektiboaren aldarrikapenak eta intereseko gaiak Arabako leku guztietara iristarazteko.