Proaktibazio soziala

Eginaren Eginez elkarteak demokrazia partizipatiboaren eredua aldezten du: demokrazia partizipatibo aktiboa, gure gizartearen bilakaera soziopolitikoan inplikatua.

Arabako hainbat elkarte arduratzen gara gure udalerrietan eta probintzia guztian bateko nahiz besteko administrazioak gizarte-gaietarako sailaren bidez egiten ari diren politikaz, eta Eginaren Eginez-ek badu haiekin harremana.

Kolektibo guztioi axola zaizkigun gai komun ugari daude, eta uste dugu guztiz interesgarria dela ordezkatuta gauden kolektiboen askotarikotasuna.

Gure iritziz, kontsultarako baizik ez diren foroak ez dira eraginkorrak, eta zenbait ekarpen zehatz egin ditugu, herritarren parte-hartzea bestela arautzeko balioko duelakoan. Administrazioak kolektiboen ahotsa hor egotea nahi badu, bestelako konpromisoa izan beharko du.

Horregatik, harremanetan gaude demokrazia partizipatiboa aztertzen ari diren egitura guztiekin (Sarrikoko Parte Hartuz, partaidetzazko aurrekontuen aldeko plataforma herritarra, etab.), diziplina hori hiriko nahiz probintzia guztiko foro instituzionaletako gure parte-hartze aktiboan txertatu nahian, eta betiere desgaitasun fisikoren bat duten pertsonak ikusaraziz.

Gure asmoa herritarrek parte hartzeko prozesuetan sakontzea da: hainbat arlotako politikak erabakitzeko nahiz ezartzeko prozesuetan herritarrek sakonago parte hartzeko formulak aztertzea, toki-mailan nagusiki, baina ez hor bakarrik.

Hainbat forotan hartu du parte gure elkarteak, baina batzuk aipatzearren, hauek azpimarratuko genituzke:

  • Gasteizko Udaleko ELKARGUNEAK. Gasteizko zenbait kolektiboren bidez herritarren eskaerak bideratzea da foro horien helburua. Eginaren Eginez-ek modu aktiboan parte hartzen du ELKARGUNE hauetan: Osasuna eta Kontsumoa, Bizikidetza eta Aniztasuna, Ingurumena, eta Berdintasuna.
  • Eskubide Sozialen Plataforma. Modu aktiboan parte hartzen dugu Gasteizko kolektibo sozialekin eta sindikatuekin, herritar guztien eskubide sozialak aldarrikatzeko.
  • Gasteizko Plataforma Feminista. Modu aktiboan parte hartzen dugu Plataforma Feministan, emakume guztien eskubideen aldeko ekintzak batera antolatzeko.
  • Partaidetzazko aurrekontuen aldeko plataforma herritarra. Auzo-mugimenduekin lankidetzan aritzen gara, Gasteizen partaidetzazko aurrekontuen eske.
  • Kontseiluak eta Iraunkorrak, Gizarte Bazterkeriaren aurkako Legetik sortuak. Eusko Jaurlaritzako zenbait sailetako bileretan egon gara.
  • Irisgarritasunaren Euskal Kontseiluaren osoko bilkura. EAEko administrazioko eta beste lurralde batzuetako zenbait kolektiboren ordezkariz osatuta dago talde teknikoa, aldian-aldian biltzen da, eta gure elkarteko kide bat hango partaide da.
  • Enpleguaren aldeko foroak. Enpleguaren bitartez gizarte-inklusioa lortzeko eskubidearen alde egiten den foro guztietan modu aktiboan parte hartzen dugu.
  • EAEko erakundeetako berdintasun-batzordeak. Gasteizko Udaleko Berdintasun Kontseiluan eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Berdintasun Batzordean parte hartzen dugu. Konfederazio gisa, Emakunderekin lankidetzan aritzen gara.
  • Zenbait erakundetako batzorde eta osoko bilkuretan agerraldiak. Modu aktiboan parte hartzen dugu bai Gasteizko Udaleko eta bai Arabako Batzar Nagusietako hainbat batzorde eta osoko bilkuratan, desgaitasun fisikoren bat duten herritarren interesak defendatzeko.

SAREAN LANEAN

Lurraldez gaindiko elkarte-sarean parte hartzeak, Elkartu eta Fekoor erakundeekin batera, hainbat erantzukizun eta konpromisoz arduratzea dakarkio Eginaren Eginez-i, desgaitasun fisikoren bat edo dibertsitate funtzionala duten Euskal Autonomia Erkidegoko pertsonen eskubideen alde sarean lan egin eta borrokatzeko.