Maiatzak 18 Museoen Nazioarteko Eguna

ELKARTEAN-etik (Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Euskadiko Elkarte Koordinatzailea), fekoor (Bizkaia), elkartu (Gipuzkoa) eta eginaren eginez (Araba) elkarteek osatua, desgaitasun fisikoa duten herritarrak ordezkatzeko, defendatzeko eta erreibindikatzeko plataforma gisa eta Euskadin desgaitasun fisikoa duten 16.000 pertsona ordezkatuz.

ADIERAZTEN DUGU:

 Maiatzaren 18an museoek gure kultura-ondarearen erreferente gisa eta pertsona guztientzako ikasteko eta gozatzeko zentro gisa duten garrantzia aitortu eta ospatzen dugu. Hala ere, funtsezkoa da azpimarratzea museoak irisgarriak eta inklusiboak izan behar direla desgaitasun fisikoa duten pertsonentzat, bizitza kulturalean erabat parte hartzeko ditugun eskubideak bermatuz.

Desgaitasun fisikoa dugun pertsonok baldintza berdinetan kulturara iristeko, parte hartzeko eta kulturaz gozatzeko eskubidea dugu. Konbentzioak Nazio Batuen desgaitasuna duten pertsonen eskubideen inguruan bere 30. artikuluan bizitza kulturalean jolas jardueretan parte hartzea arautzen du eta baita zehazten du pertsona guztiek izan behar dutela sarbidea kultura zerbitzuak antzokiak, museoak etab, eskaintzen diren lekuetara.

Baina aurrerapausoak eman diren arren, desgaitasuna dugun pertsonok oztopoak eta zailtasunak izaten jarraitzen dugu museoez baldintza berdinetan gozatu ahal izateko, irisgarritasun-baldintzak betetzen ez direlako.

Elkartu, K6 eta Eusko Jaurlaritzak egindako EUSKADIKO MUSEOEN IRISGARRITASUNAREN DIAGNOSTIKOA 2020 azterlanetik lortutako datuen arabera, museoen hobekuntzari dagokionez oraindik ere lan handia dagoela ondoriozta daiteke. Azterlanean identifikatutako datuetako batzuk honako hauek dira: museoen % 73,7k ez diela prestakuntza-ikastarorik eskaintzen langileei desgaitasunen bat duten pertsonei ematen zaien tratuari dagokionez; museoen % 71,1ek ez dute diseinu inklusiboari buruzko ezagutzarik, eta museoen % 34,2k ez du irisgarritasun fisiko sentsoriala eta kognitiboa laguntzen duen aplikaziorik.

Horregatik guztiagatik, 

ALDARRIKATZEN DUGU: 

Museoek eskaintzen dituzten jarduera eta zerbitzu guztietan eskaintza eta ingurune erabat inklusibo eta irisgarri batekin museoetara sartzeko dugun eskubidea bermatzea, beharrezko baliabideak eta laguntzak gehituz.

  • Gizarte aske batean modu eraginkorrean parte hartzen dugula ziurtatzea, geure garapena bultzatuz.
  • Museoetako eraikinen azpiegiturak hobetzea, irisgarritasuna bermatuz, arrapalak, igogailuak eta bainugela egokituak barne.
  • Konponbide teknologiko irisgarriak inplementatzea, hala nola audiogida deskribatzaileak, aplikazio mugikor irisgarriak eta braillezko testuak.
  • Arreta inklusiboari eta desgaitasunaren inguruko sentsibilizazioari buruzko etengabeko prestakuntzako programak eskaintzea museoetako langileei.
  • Hezkuntza-jarduera eta programa guztiak desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna eta parte-hartzea kontuan hartuta diseinatzen direla ziurtatzea.
  • Desgaitasuna duten pertsonekin eta erakunde adierazgarriekin lankidetzan aritzea museoetako irisgarritasun-politikak eta praktikak diseinatzen eta ebaluatzen.

Museoen Nazioarteko egun honetan, inklusioarekin eta irisgarritasunarekin dugun konpromisoa berresten dugu. Museoak gure gaitasunak alde batera utzita pertsona guztiok sartu, parte hartu eta gozatu ahal dugun espazioak izan behar dira. Instituzioei, kultura-eragileei eta, oro har, gizarteari dei egiten diegu benetan inklusiboak diren museoak lortzeko elkarrekin lan egitea.

2024ko maiatzaren 18a

Komentario bat idatzi

Komentario bat idatzi