Martxoak 8

Dibertsitate funtzionala dugun emakumeok Bizimodu Independentea defendatzen dugu gure bizitzaren duintasuna gauzatzeko aukeratzat.

Erakuts ditzagun geure genero-identitateak eta gure sexualitateak.

Eskubide osoko emakumeak gara, aktiboak eta independenteak!

EMAKUMEEN %100, AURREIRITZI ERANTSIRIK GABE

Ez gara gizarte-zerbitzuen objektu soilak, artatzen gaituzten bitartean bizitza leihotik pasatzen ikusten dugunak. Ahalik eta gehien indartu behar ditugu gure benetako aukerak; gure izateko eta munduan egoteko modu espezifikoa.

Emantzipatzea erabaki behar dugu, bikotekidea edukitzea, ama izatea, gure sexualitateaz gozatzea, erantzukizun pertsonalak eta/edo profesionalak hartzea…
Azken batean, geure burua sortu behar dugu, eta gure feminitateak garatu behar ditugu gure identitate espezifikoen bidez: bizi-ziklo desberdinak (haurtzaroa, nerabezaroa, gazteak… adinekoak); beste errealitate batzuk… Guretzako “Bizimodu Independente” bat baldin badago bakarrik da posible hori guztia, eta martxan dago hori jada herrialde eta autonomia-erkidego batzuetan; ez, ordea, gure inguru hurbilean, Araban oraindik ez baitugu bizimodu independentea bermatuko duen eredurik.

“Bizimodu independenteak”, jasotzen ditugun arreta-zerbitzuen kontrolaren eta autokudeaketaren bidez, indarkeria jasatea saihesten digu neurri handi batean, eta ekintza- eta aukera-askatasunerako eskubidea ematen digu. Eremu pribatuan eta publikoan aktiboki parte hartu behar dugu, gainerako herritarren baldintza berberetan. Gure idealekin publikoki konprometitu behar dugu; gure inguruko esparru soziopolitikoan, kulturalean eta ekonomikoan parte hartu.

Dibertsitate funtzionalaren feminismoak bere lekua izan behar du gure garaiko testuinguru feministetan, emakumeen giza aniztasuna aberasten laguntzeko.
Emakume LIBREAK izateko, dibertsitate funtzionala izanik, eta geure buruaren jabe: gure gorputzak, gure gogoak, gure zentzuak, gure bizitzak…

Apur ditzagun isiltasuna eta ikusezintasuna.

EMAKUMEEN %100, AURREIRITZI ERANTSIRIK GABE. Web

#ehunekoehunemakumea

Manifestua (Pdf)

Komentario bat idatzi

Komentario bat idatzi