semana movilidad europea

Mugikortasunaren Europako Astearen Manifestua

semana movilidad europea

Irailaren 16tik 22ra, Europako mugikortasunaren astea

Fekoor (Bizkaia), Elkartu (Gipuzkoa) eta Eginaren Eginez (Araba) elkarteek osatzen duten ELKARTEAN (Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Euskadiko Elkarte Koordinatzaileak) elkarteak, Euskadiko desgaitasun fisikoa duten herritarrak ordezkatzeko, defendatzeko eta errebindikatzeko plataforma gisa, Mugikortasunaren Europako Astea baliatu nahi du mugikortasun eredu irisgarri, inklusibo eta seguru bat aldarrikatzeko, baldintza berdinetan mugitzeko dugun eskubidea bermatuko duena.

Aurrerapausoak eman badira ere, gaur egun oraindik gure autonomia mugatzen duten eta bizitza sozialean erabat parte hartzea eragozten diguten oztopoei egin behar diegu aurre. Horregatik, gure borondate irmoa adierazten dugu egiturazko eraldaketak eskatzeko garraio publikoan, geltokien/geralekuen diseinu arkitektonikoan eta mugikortasun-politiketan, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioan ezarritakoaren ildotik. Gogorarazten dugu mugikortasuna pertsona guztientzako eskubidea dela, ez pribilegioa, eta baldintzarik gabe bermatu behar dela.

Horregatik guztiagatik,

ALDARRIKATZEN DUGU:

  • Irisgarritasun unibertsaleko baldintzak bermatzea garraio publikoan, geltokietan, ibilgailuetan eta aplikazio mugikorretan, oztopo arkitektoniko eta teknologiko guztiak kenduz.
  • Prestakuntza-prozesu espezifikoak bultzatzea gidarientzat, kontu-hartzaileentzat, laguntza-langileentzat, segurtasun-langileentzat eta abarrentzat, irisgarritasun-baliabideen erabilera egokiari buruz, hala nola arrapalak, lehentasunezko espazioak edo ainguratzeak, bai eta guganako tratu egoki eta errespetuzkoa ere, zerbitzu inklusiboa eta segurua eskaintzeko helburuarekin.
  • Informazioa eta txartelen erosketa formatu irisgarri eta multikanaletan (digitalak eta presentzialak) eskaintzen direla bermatzea, gure joan-etorriak baldintza berdinetan kudeatu ahal izateko.
  • Edozein garraio publikoren geltoki edo geltokien inguruko hiri-inguruneak indarrean dagoen irisgarritasun-araudia betetzen duela bermatzea, espaloiaren gutxieneko zabalerak, maldak, ukimen-zoladurak eta edonoren erabilerarako oztoporik eza errespetatuz.
  • Semaforo irisgarriak jarriko direla ziurtatzea, soinu-abisuak eta ikusizko tenporizadoreak izango dituztenak, oinezkoen mugikortasunean dugun segurtasuna bermatzeko.
  • Hirigintza- eta mugikortasun-planak egiten, diseinatzen eta ezartzen gure parte-hartze zuzena indartzea.
  • Bizikleta egokituak, handbikeak, alokairu-zerbitzu publikoak eta lagundutako mugikortasun pertsonalerako beste modu batzuk erabiltzeko dugun eskubidea erraztea, bizikleta-errei seguruak eta inklusiboak bermatuz eta hiri-mugikortasuneko sisteman txertatuz.

Mugikortasunaren Europako Aste honetan, irisgarritasunarekin eta inklusioarekin dugun konpromisoa berritzen dugu. Mugikortasuna eskubide unibertsala da, eta baldintzarik gabe bermatu behar du. Erakundeei neurri irmoak eta premiazkoak eskatzen dizkiegu hiri-espazio eta garraio-sistema irisgarriak eraikitzeko, gure autonomia, segurtasuna eta aukera-berdintasuna bermatzeko.

Irailak 17

logotipo eginaren eginez
Resumen de privacidad

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.