Sinadurak biltzeko kanpaina

Eginaren eginez elkartean SINADURAK BILTZEKO KANPAINA honen alde egiten dugu, ekimena Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu beharrekoa dela uste dugulako.

Sinadura-kanpainari irailaren hasieran ekin zitzaion, eta horren bidez, EAEn oinarrizko errentaren alde (#oinarrizkoerrenta) eztabaidatzeko eskatzen duen Herri Ekimen Legegilea bultzatu nahi da. Sinadurak biltzeko kanpainak 4 hilabete iraungo du.

Gure egoitzan koadernotxo bat dugu, BALDINTZARIK GABEKO OINARRIZKO ERRENTAREN ALDE egiten duen HERRI EKIMEN LEGEGILEAren alde sinatzeko; izan ere, behar-beharrezkoa da oinarrizko errenta hori, gizartea gero eta pobretuago baitago eta desparekotasunak gero eta handiagoak baitira.

Simon Bolivar plazako 9. zenbakiko behe solairuan dugun lokalera agertu zaitezke, 10:00etatik 12:00ak bitartean, gaurtik aurrera eta urtarrilaren hasiera arte gutxi gora behera.

10.000 sinadura lortzea da helburua, kopuru hori behar baita Eusko Legebiltzarrak gai honi buruz eztabaidatu dezan.

Telematikoki ere sina dezakezu: https://sinatu.rentabasica.eus

Zure bisita espero dugu, eta zure laguntza eskertzen dugu.

Komentario bat idatzi

Komentario bat idatzi