portada_propuestas_eusk

15 proposamen helarazi dizkiegu alderdiei, desgaitasunari buruzko konbentzioa udalerri eta lurraldeetan aplikatzen dela ziurtatzeko

portada_propuestas_eusk

Datorren maiatzaren 28an egingo diren udal‑ eta foru‑hauteskundeak direla eta, eginaren eginez elkarteak lehentasunezko 15 proposamen helarazi dizkie lurralde historiko honetako alderdi politikoei, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioa foru‑ eta udal‑esparruetan aplikatzen dela ziurtatzeko.

Ekimenaren helburua da desgaitasuna dugun emakume eta gizonek “gure eskubideak baliatu ahal izatea, komunitatean aukera-berdintasunean parte hartzea eta bizimodu independentea garatzea”.

Zehazki, eginaren eginez elkartetik eskatzen dugu udalek eta aldundiek guren kolektiboari “oztoporik gabeko” mugikortasuna eta irisgarritasun unibertsala ziurta diezaiotela, etxebizitzaren, inguruneen, ikastetxeen, garraioaren, osasunaren, aisialdiaren eta kirolaren arloko “araudi eta udal-ordenantza egokiak” landuz eta hedatuz.

Bizimodu independentearen eredua

Gure lehentasunetako bat da desgaitasuna dugunok komunitatean bizimodu independentea garatu ahal izatea eta gizartean aktiboki parte hartu ahal izatea. Hori lortzeko, uste dugu “ezinbestekoa” dela prestazio ekonomiko nahikoa eta laguntza pertsonala ematea, non, nola eta norekin bizi garen erabakitzeko aukera emango diguna, “erakunde batean bizitzera behartuta egon gabe”.

Era berean, “etengabe berritzen ari diren” laguntza-produktuen eskaintza eskatzen dugu, baita banakako finantzaketa publikoa ere, gure desgaitasunaren premia aldakorretara egokitzen laguntzeko.

Zergei dagokienez, hobariak, kenkariak edo zerga-arintzeak proposatzen ditugu, desgaitasunaren gainkostua kontuan hartzeko, gainerako pertsonek dituzten aukera ekonomiko berberak izan ditzagun.

Proposatu

Udalek arreta integrala ematea

Eginaren eginez elkartetik eskatzen dugu, halaber, udaletako oinarrizko gizarte-zerbitzuek beste administrazio batzuekiko koordinazioa zentralizatu dezatela, desgaitasuna duten pertsonei arreta integrala eskaintzeko, eta, horrela, gure bizimodu independentearen ereduan aurrera egin ahal izateko.

Bestalde, udal-ordenantza guztietan mugikortasun murriztua duten pertsonentzako aparkatzeko txartelak erabiltzeko irizpideak bateratu daitezela eskatzen dugu, haien erabilera egokia ziurtatzeko; halaber, kolektiboak guri eragiten diguten politika ofizialetan parte har dezan sustatzea eskatzen dugu eta hirugarren sektore sozialeko erakundeek garatzen duten interes orokorreko jarduera bermatu nahi dugu. Eginaren eginez elkartearen proposamen guztiak genero-ikuspegiarekin landu dira, desgaitasuna duten emakumeen eta gizonen ezaugarriak eta premiak kontuan hartuta.

 

 

logotipo eginaren eginez
Resumen de privacidad

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.