Ekainaren 28a aukeratu da nazioartean LGTB+ kolektiboaren borrokoari ikusgarritasuna emateko eta gizarte osoari eta haren erakundeei sexu-askatasunarekiko eta dibertsitatearekiko errespetua eskatzekoa eguna.
Eginaren Eginez ekimenetik, ikusarazte eta eskakizun horrekin bat egin nahi dugu, eta ezgaitasun/dibertsitate funtzionala duten emakumeen eta gizonen errealitate sexuala eta horien adierazpen anitzak eta askotarikoak aitortzeko eta errespetatzeko beharrra gehitu nahi dugu.
Sexualitate gizaki ororen bizi-garapenaren funtsezko dimentsioa da, baita taldeko emakume eta gizonena ere, zalantzarik gabe, nahiz eta mitoak eta aurreiritziak mantendu, haien garapena, kudeaketa eta adierazpena problematizatu, ikusezin bihurtu edo ukatzen dutenak. Sexu-aniztasuna gure kolektiboan adierazten da, munduko gainerako biztanleen modu eta prebalentzia berean.
Beraz, LGTB+ biztanleriarekin gertatzen den bezala, ezinbestekoa da desgaitasun/dibertsitate funtzionala duten emakumeen eta gizonen aitorpena, errespetua eta ikusgarritasuna, baldin eta haien sexu-identitatea edo desiraren orientazioa ez badago araututakoaren marjinen barruan. Desgaitasuna/dibertsitate funtzionala duten LGTB+ pertsonek ikusezinak izateari utzi behar diogu gizartearentzat eta erakundeentzat, eta behar bezala bizitzeko eta garatzeko beharrezkoak eta bidezkoak diren baldintzak lortu behar ditugu: kontzientzia handiagoa eskuratzea, kalteberatasuna murriztea, asertibotasuna handitzea eta baliabideak bermatzea.
Helburu horiek lortzeko, beharrezkoa izango da intituzio publikoek eta gizarte-kolektiboek konpromisoa hartzea eta laguntzea disfuntzionalitate organikoak/dibertsitate funtzionala dituzten LGTB+ pertsonak modu aktiboan sartzeko eta laguntzeko.
Kolektiboko emakumeen eta gizonen sexualitatearen errespetua eta onarpena, bai eta haien identitate sexualaren eta desioaren joeraren dibertsitatearena ere, ekarpen garrantzitsua da gure gizartean giza eskubideak eta balio zibikoak eta demokratikoak finkatzeko.
MANIFESTAZIOA
EKAINAK 28, OSTEGUNA
20:30 H Andre Maria Zuriaren plaza
