Martxoak 8. Denon bizitza erdigunean

ELKARTEANek (Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzailea), desgaitasun fisikoa duten herritarrak ordezkatu, defendatu eta horien aldarrikapen-ekintzak burutzeko plataformak, MARTXOAREN 8A, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA dela eta, desgaitasun fisikoa eta organikoa duten emakumeen errealitatea politika publikoetan txertatzea aldarrikatzen du. Beharrezkoa da zeharka lantzea, desgaitasunaren ikuspegia genero-politiketan txerta dadin eta gure garapen osoa ziurtatzeko behar diren neurri […]