Abenduak 3. Desgaitasuna duten pertsonen Europako eta nazioarteko eguna.

eginaren eginez elkarteak, abenduaren 3an ospatzen den Desgaitasuna duten Pertsonen Europako eta Nazioarteko Egunaren harira, salatzen du ez direla betetzen Nazio Batuen Batzar Nagusian 2006ko abenduaren 13an onartutako Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioko erabakiak. Espainiak 2007ko martxoaren 30ean berretsi zituen, eta Espainiako ordenamendu juridikoan sartu dira (2008ko maiatzaren 3az geroztik indarrean daude).

Konbentzioa urratu egiten da gure esparruan, eta desgaitasun fisikoa dugun pertsonok gure oinarrizko eskubideez baliatu ezinik jarraitzen dugu; eskubide hauek urratzen zaizkigu, besteak beste: bizitza independentea izan eta komunitatean sartuta egoteko eskubidea; enplegua izateko eskubidea ingurune ireki, inklusibo eta irisgarrietan; osasunerakoa; justiziarakoa; etxebizitza izatekoa; aisiarakoa; kulturarakoa; kirolerakoa; garraiorakoa…

IRISGARRITASUNA. Urratu egiten dira Irisgarritasuna sustatzeko 20/1997 Legea eta 68/2000 Dekretua, urratze horrek inolako ondoriorik, zehapenik edo gaitzespenik izan gabe. Desgaitasuna dugun pertsonak ezin gara sartu espazio publikoetara, garraiobideetara eta irisgarritasun-baldintza egokirik ez duten zerbitzu eta instalazioetara; eta horrek diskriminazioa eragiten du.

BIZITZA INDEPENDENTEA. Desgaitasuna dugun pertsona askok ez dugu aukerarik non eta norekin bizi nahi dugun aukeratzeko eta, beraz, behartuta gaude bizitza-sistema jakin baten arabera bizitzera eta ez dugu jasotzen komunitatean txertatzen laguntzen duten zerbitzurik, hala nola laguntza pertsonala edo bestelako zerbitzu egoki, indibidualizatu eta malguak.

HEZKUNTZA. Laguntzak eskasak dira desgaitasunak dituzten ikasleentzat, oso gutxi dira irisgarritasun-baldintza unibertsalak betetzen dituzten ikastetxeak eta orientatzaileek ez dituzte aintzat hartzen desgaitasun fisikoa duten ikasleen hezkuntza-premiak.

ENPLEGUA. Araban lehenesten jarraitzen den laneratze-eredua babestutako enpleguarena da, eta errealitate horrek desgaitasuna duten pertsonen laneko segregazioa eta gizarte-bazterketa sendotu baino ez du egiten.

BIZI MAILA EGOKIA ETA GIZARTE-BABESA. Gainkostu handiak sortzen dira desgaitasunaren ondorioz (laguntza-produktuak, etxebizitza irisgarri baterako sarbidea, errehabilitazio-zerbitzuak eta abar). Errealitate horrek eragotzi edo oztopatu egiten du kasu askotan bizi-maila egokia eta gizarte-babesa izateko dugun eskubidea.

EMAKUMEA. Desgaitasun fisikoa dugun emakumeok askotariko diskriminazio moduei egin behar diegu aurre, modu askotako murrizketen eta mugen aurka eta emakume izatearen ukapenaren aurka borrokatu behar dugu, eta  gizarteko partaidetza eta gizarteratze txikiagoa ez izateko borrokatu behar dugu, horrek indarkeria jasateko aukera handiagoak ekartzen ditu eta.

Horregatik guztiagatik, hau ESKATZEN DUGU:

  • Irisgarritasun unibertsala eta guztiontzako diseinua.
  • Bizimodu independentearen eredua ezartzea Araban.
  • Hezkuntza inklusiboa, benetakoa eta eraginkorra.
  • Enplegu arruntetan laneratzea.
  • Desgaitasunaren gainkostua kontuan hartzen duten prestazioen eskuratzeko aukera izatea eta etxebizitza duin, egoki eta irisgarrirako eskubide subjektiboa bermatzea.
  • Desgaitasuna duten emakumeekiko eta neskekiko diskriminazio oro desagerraraztea.

Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioa betetzeko eskatzen diegu Arabako Foru Aldundiari eta udalei.

Bizimodu Independenteari buruzko gida

Horrez gain, abenduaren 3ko ospakizunaren harira eta erakundeetan eragiteko, herritarrak sentsibilizatzeko eta Araban Konbentzioa aplikatzen aurrera egiteko partekatutako irtenbideak eta proposamenak eraikitzeko gure eginkizunaren harira, Bizimodu Independenteari buruzko gida Fekoor (Bizkaia) eta Elkartu (Gipuzkoa) erakundeekin batera egina, ELKARTEAN Elkarte koordinatzailetik– aurkezten dugu, bizitzan ibilbide independente bati ekiten lagun dezaketen eta eskuragarri dauden laguntzei, baliabideei eta aukerei buruzko ezagutza partekatzeko tresna gisa.

Komentario bat idatzi

Komentario bat idatzi