Mugikortasunaren erruleta

mugikortasunaren erruleta header

Mugikortasunaren Erruleta mugikortasun urria dugun pertsonok izaten ditugun irisgarritasun-arazoei buruzko sentsibilizazio sozialeko proiektu bat da. Mugikortasun urriko pertsonen bizimodua zeharo baldintzatzen dute egunerokoan topa ditzaketen oztopoek. Gure hirian nabarmen egin da aurrera, baina oraindik ere badira mugikortasun urria duten pertsonei autonomia galarazi eta kanpoan uzten dituzten egoerak. Oso garrantzitsua da herritarrek gure borrokarekiko enpatia sentitu […]

Jarri nire lekuan

Beste behin, kalera irten gara gure eskubideen alde borrokatzera. Baina oraingo honetan, tartean sartu nahi zaituztegu zuek ere, gazteok, eta horregatik itsatsi ditugu kartelak Alde Zaharrean, huraxe baita gazteon aisiako leku nagusia, urteko sasoi honetan batez ere. Izan ere, gazteok ere jakin behar duzue mugikortasun-arazoak ditugun pertsonok egunero zer oztopo topatzen ditugun, eta oztopo horiek […]

Auzokideak

auzokideak

EGINAREN EGINEZ elkarteak (desgaitasun fisikoren bat duten Arabako pertsonen elkartea) eta PANTA RHEI antzerki-konpainiak AUZOKIDEAK ikuskizuna aurkeztu dute, “aniztasunean eta bizikidetzan heziz sentsibilizatzea” helburu hartuta. 8-12 urte bitarteko haurrentzat sortua, “AUZOKIDEAK” ikuskizunaren helburua bestelako errealitateekiko bizikidetza errazteko espazioak sustatzea da, eta askotariko egoerak bizitzeko espazioak sortzea, diskriminazioari buruzko eztabaidak sortzen dituen emozio eta sentimenduez ohartzea, eta […]

Ekarpen solidarioak

Helburuak: Elkartearen jarduerak finantzatzeko modu berriak identifikatu eta abian jartzea. Lortutako edo abian jarritako finantziazio-ildo berriak dibertsifikatzea. Elkarteko kuota-erregimenari buruzko barne-hausnarketa egiten jarraitzea eta ekarpen solidarioen kanpaina nabarmen dinamizatzea. Jarduera hau elkarteko boluntarioek kudeatzen dute. Txostena deskargatu

#bestelekubatbilatu

Campaña tarjeta estacionamiento

Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako aparkatzeko txartela oker erabiltzea saihesteko kontzientziazio-kanpaina da. Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako aparkatzeko txartela oso eskubide garrantzitsua da autoa erabili behar dugun guztiontzat. Hiri batean autoa hartzeak arazo ugari sortzen ditu, batez ere aparkalekuei dagokienez.Arazo horiek areagotu egiten dira gure kasuan; izan ere, leku jakin batetik gertu aparkatu behar badugu, oso litekeena […]

Zuri gustatzen zaizuna gustatzen zait niri ere

Garrantzitsua da gazteek pertsona guztion eskubideen aldeko borrokarekin enpatia izatea; dibertsitate funtzionalik gabeko pertsonena eta dibertsitate funtzionala dugunona. Horretara dator «Zuri gustatzen zaizuna gustatzen zait niri ere» kanpaina, aukera-berdintasunaren aldekoa, 16 eta 30 urte bitarteko gazteak kanpainaren protagonista bihur daitezen sortua. Salaketa- eta sentsibilizazio-kanpaina informatibo bat da, eta gazteen artean banatuko da. Gure helburuak: Mugikortasun […]

#saltoeginarretaz

Salto egin arretaz

Bazenekien muineko lesioen % 10 hondartzetan eta igerilekuetan egindako salto eta ekintza arduragabeen ondorioz gertatzen direla, eta kaltetutako pertsona gehienak 16 eta 35 urte bitarteko gazteak direla? Uda honetan ustekabeko eta nahi gabeko ondoriorik ez izateko, zuhurra izatea eta erantzukizunez jokatzea izango dira zure aukerarik onenak. Salto txar batek zure bizitza osoa baldintza dezake. Igerileku, […]

Berdintasuna, dibertsitatea, aukera, inklusioa eta bizitza

berdintasuna

Aste honetan abiatu berri dugun kanpainaren hitz gakoak dira. Ezinbestekoa da mugikortasun urria duten gazteek modu normalizatuan gozatu ahal izatea kulturaz, sormenaz, aisiaz eta aisialdiaz. Salaketa- eta sentsibilizazio-kanpaina informatibo bat da, eta gazteen artean banatuko da.

Nik nahi dut eta ahal dut

nik nahi dut header

Lana da pertsona ororen bizitzako helburu nagusietako bat. Zerbait egin behar dugu, denon eskura egon dadin. Eginaren Eginez elkartetik, desgaitasun fisikoren bat duten Arabako pertsonen elkarte garen aldetik, dibertsitate funtzionala duten pertsonek lan-merkatuan sartzeko dituzten zailtasunei buruz informatu eta kontzientziatu nahi dugu gizarte osoa. NIK NAHI DUT ETA AHAL DUT izeneko kanpainaren bitartez, dibertsitate funtzionala […]

Emakume ikusezina

emakume ikusezina

Eginaren Eginez elkartean, desgaitasun fisikoren bat duten Arabako pertsonen elkartea izanik, kolektibo horretako pertsonen aukerak besteenekin parekatzearen alde dihardugu lanean. “EMAKUME IKUSEZINA” kanpainaren bidez, ikusezin bihurtzen gaituztela eta diskriminazio askotarikoa eragiten zaigula salatu nahi dugu: ikusezin bihurtu eta diskriminatu egiten baikaituzte emakume izateagatik eta desgaitasun organiko batekin edo dibertsitate funtzionalarekin bizitzeagatik. EZ DUGU IKUSEZINTASUNAREN GAITASUNA; […]

logotipo eginaren eginez
Resumen de privacidad

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.