Emakumea zara eta 16-65 urte dituzu? Desgaitasunen bat duzu?

Eginaren Eginez-ek laguntza eskatu nahi die desgaitasunen bat duten Arabako emakumeei, beren lan- eta gizarte-egoerari buruzko azterlan bat egiteko.

Desgaitasun fisikoren bat duten Arabako pertsonen elkarteak, Eginaren Eginez-ek, azterlan bat egiteko laguntza eskatu nahi die desgaitasunen bat duten emakumeei, beren lan- eta gizarte-egoeraren berri jakin eta “bizi dugun diskriminazio askotarikoaren jatorria eta kausak” identifikatzeko. Proiektua CEMUDIS erakundearena da (Desgaitasunen bat duten Emakumeen Espainiako Konfederazioa), eta COCEMFEren bermearekin egingo da, bi hauek finantzatuta: Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioa (2019ko PFEZn zorduntzeko dirulaguntza) eta ONCE Fundazioa. Azterlanaren emaitzak erabiliz, kolektibo horren premiei erantzuteko eta haren bizi-kalitatea hobetzeko programak eta zerbitzuak diseinatu ahal izango dira.

Horretarako, desgaitasunen bat duten 16-65 urte bitarteko emakumeek inkesta erraz bat bete dezatela eskatu nahi die Eginaren Eginez-ek; inkesta online dago, esteka honetan: https://es.surveymonkey.com/r/cemudis

Bestalde, azken txosteneko datuek desgaitasunen bat duten emakumeen egoera Euskadin benetan zein den islatu dezaten, “parte-hartzaile askok” laguntzea eskatu nahi du Eginaren Eginez-ek. Araban, zehazki, 255 emakumeren datuak bildu nahi dira.

logotipo eginaren eginez
Resumen de privacidad

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.