Bizimodu independentea

Jarduera-ildo honetan lehengo bidetik jarraitzen dugu, mendetasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta eta autonomia pertsonala sustatzeko prestazio ekonomikoak arautzen dituen Arabako foru-dekretuaren norainokoa aztertzen eta hari jarraipena egiten, batetik, eta bestetik, Arabako Lurralde Historikoan bizimodu independentearen eredua ezartzeko irizpideak finkatzen, ikuspegi integral batetik, Foru Gobernu berriaren aurrean.

Helburu ditugu, halaber, teknologia berrietan gaitzea eta bizimodu independenteari begira diseinu unibertsala lortzea, kolektiboak berak eta sektoreko profesionalek egin beharrekoa.

Gainera, Eginaren Eginez elkarteak giltzarri diren gaiei buruz dituen iritzi, proposamen eta argudioak zehaztea: bizimodu independentea, laguntza pertsonala, etab. Ereduan parte hartzeko hautagai izan daitezkeen pertsonen eta adituen lantaldea sendotzea.

Elkarrizketak programatu, eskatu eta egitea Foru Aldundiko nahiz Udaleko sailekin, bizimodu independenterako programak garatzen hasteko: egoera aztertu eta ebaluatzea, konpromisoak, lan-ildoak…

Araban laguntza pertsonalaren figura ezartzeari begira, elkarteak lan-mahaian parte hartu beharra azpimarratzea.

Administrazio eskudunekin harremana, bizimodu independenterako autonomia pertsonala ziurtatzeko (irisgarritasun unibertsala).

Gizarte-zerbitzuetan eskudunak diren administrazioekin harremana, zerbitzuek eta prestazioek bizimodu independentea sustatzeari begirako ikuspegia izatea lortzeko.