Emakumea eta dibertsitatea

Eginaren Eginez elkartearen programazioaren barruko EMAKUMEA jarduera-ildoak helburu argia du: desgaitasunen bat duten emakumeen egoera lehentasunezko gaietakotzat har ditzatela agenda politikoetan, emakumeen mugimenduek, elkarte-mugimenduek eta iritzi publikoak.

2016rako finkatutako helburu estrategikoak hauek dira:

  • Lortzea botere publikoek genero-berdintasunaren eta diskriminazio ezaren alde eta emakumeen aukerak gizonezkoenekin parekatzearen alde garatzen dituzten politika guztietan sar daitezela, ekintza-ardatz horizontal gisa, desgaitasunen bat duten emakumeentzako neurri eta jardunbideak, aintzat hartuz kolektibo hori bereziki zaurgarria dela eskubideei eta bizimodu normalizatua egiaz izateko aukerei dagokienez. Horrela, adibidez, Estatuak, autonomia-erkidegoek eta udalek sustatutako genero-berdintasunerako plan orok jaso behar luke desgaitasunen bat duten emakumeen aldeko zeharkako ekintza-ildo bat.
  • Proposamenak egitea, Gizarte Zerbitzuen Sistemak eta Osakidetzak eskaintzen dituen laguntza tekniko eta laguntza-produktuak (ortoprotesien katalogoa) hobeto egokituak eta osagarritasun handiagokoak izatea lortzeko, desgaitasun fisiko eta/edo organikoren bat duten emakume eta gizonen beharrei erantzun egoki eta nahikoa emateko.
  • Proposamenak eta jarraipena egitea Euskadin Kronikotasunari aurre egiteko Estrategia desgaitasun fisiko eta/edo organikoren bat duten emakume eta gizonen beharretara egokituta abiaraz dadin.
  • Proposamenak egitea eremu soziosanitario egoki bat sor dadin, desgaitasun fisiko eta/edo organikoren bat duten emakume eta gizonen beharretara egokitua eta bizimodu independentearen aldeko mugimenduarekin koherentea.
  • Exijitzea egiazko neurriak har ditzatela dibertsitate funtzionala duten emakumeen artean genero-indarkeriako kasuak laster detektatzeko eta horrelako egoerarik ez gertatzeko.

Hori guztia dela eta, Eginaren Eginez elkarteak 2016an jarraitu egingo du “EMAKUMEA” PROGRAMAKO OINARRIZKO JARDUERAK egiten, eta gainera, bi ekimen berri garatuko ditu: EMAKUME GUZTIOK BURUTSUAK GARA, ETA BALIO HANDIKOAK kanpaina grafikoari ekingo diogu, emakumeen eskubide-berdintasunaren alde, eta EZ GARA IKUSEZINAK proiektua zabalduko dugu, 2014an abiatutako kanpainari jarraipena emanez, desgaitasun fisikoren bat edo dibertsitate funtzionala duten emakumeak ikusarazteko.

“EMAKUMEA” PROGRAMAREN OINARRIZKO JARDUERAK

  • Desgaitasunen bat duten emakumeek jasaten duten diskriminazio askotarikoa aintzat hartu eta haien bizimodu independentea sustatzea. Arreta soziojuridiko eta psikosoziala. Gasteizko Plataformaren jardueretan parte hartzea.
  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako sortutako foroetan modu aktiboan parte hartzera bideratutako jarduera-programa; foro horietara bi kontzeptu hauek ekartzea, beti: “desgaitasun fisikoren bat duen emakumea” eta “aukerak parekatzea”.
  • Gasteizko Udaleko Berdintasun Kontseiluan eta Arabako Foru Aldundiko Berdintasun Batzordean parte hartzea.
  • Arabako Plataforma Feminista osatzea, ekitaldiak-eta antolatzeko, martxoaren 8aren eta azaroaren 25aren inguruan nahiz bestela, emakumeen eskubideen alde.

Ez gara ikusezinak

Desgaitasun fisikoren bat duten emakumeen desparekotasuna eta diskriminazioa ikusarazteko kanpaina. Diskriminazio bikoitza jasaten baitute: desgaitasunagatik, bata, eta generoagatik, bestea.

IKUSI

Emakumeak burutsuak gara, eta balio handikoak

We Can Do It! (‘Egin dezakegu!’) kartelaren irudian oinarritutako kanpaina grafikoa. Oso irudi erabilia eta ezaguna da nazioartean, daukan sinbologia feministagatik, eta guk gurpil-aulki bat gehituta pertsonalizatu dugu.

Ikusi