Hezkuntza. Haurrak. Gazteak

Hezkuntza. Haurrak. Gazteak

1

Ekintzak

Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei jarraipena egiteko eta koordinaziorako zerbitzua.

Arreta goiztiarreko esku-hartze sozialeko zerbitzua, haurren eta gazteen arretara bideratua, desgaitasunari buruzko irudiari dagokionez estereotipo negatiboak aldatzeko eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak besteen baldintza beretan moldatu ahal izango direneko eskola-sare bat sortzen laguntzeko.

Hezkuntza-administrazioan eragitea.

2

Azterketa diagnostikoa – HPBen plataformekin koordinazioa

Administrazioak eta beste eragile giltzarri batzuk inplikatzea, Euskadin egiazko hezkuntza inklusibo baterako baldintzak ziurtatzeko.

Desgaitasunen bat duten haur eta gazteen premiei eta egoerari buruzko azterketa diagnostikoa egin dadin sustatzea; ekimenean beste kolektibo batzuk inplikatzea, hezkuntza inklusiboaren diagnostiko osoa lortzeko, Hezkuntzaren bidez, Berritzeguneen bidez…

3

Hezkuntza-jarraipena

Gasteizko eta Araba osoko ikastetxeetako irisgarritasunari jarraipena egiten hasiko gara, maila guztietan (haur-hezkuntza nahiz lehen eta bigarren hezkuntza eta batxilergoa), desgaitasunen bat duten pertsonek iradokitako ekintzetan nahiz salaketa zehatzetan oinarrituta. Berariazko jarraipena egingo diogu eskola-garraioko baldintzei.

Berritzeguneekin koordinatzen jarraituko dugu, bai hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleekin lotutako gaiei buruz, bai mugikortasun urriaren gaia nahiz irisgarritasun ezinbestekoaren gaia nola lantzen diren ikusteko.

4

Dibulgazio-hitzaldiak

Eginaren Eginez-ek 14-18 urte bitarteko ikasleengana iritsi nahi du (DBH, batxilergoa…), ikastetxeetara joanda, desgaitasun fisiko eta dibertsitate funtzionalari buruzko nahiz aukerak parekatzeari buruzko hitzaldiak ematera.

Arabako ikastetxeekin harremanetan jartzen saiatuko gara, ikasleei emateko dibulgazio-materiala prestatuko dugu elkartean jada badaukagunetik, eta espero dugu eztabaida interesgarriak sortzea eta gizarteko zenbait mailatan gure kolektiboari buruz oraindik duten ikuspegia apurka-apurka aldatuz joatea.

5

Beste batzuk: unibertsitatea eta GEak

ELKARTEANeko kide garen aldetik, berriro eskatuko dugu EHUn garraio irisgarria jar dadila ikasturte honetarako, unibertsitatearekin lotutako beste aldarrikapen batzuk egiteaz batera (irisgarritasun fisikoa, apunteak, truke-programak, matrikulak, etab.).

GEekin lankidetza: Arabako ikastetxeetako guraso-elkarteekin (GE) lankidetzan aritzea, desgaitasun fisikoren bat duten pertsonen egoera jendarteratu eta horretaz kontzientziatzeko, eta horretarako, ikastetxeetara joatea eta ekimenak garatzea beste erakunde batzuekin lankidetzan (Zuzenak, etab.), eskolaurreko haurrengana ere iristeko eta gure kolektiboari buruzko estereotipo negatiboak aldarazteko.

Berdintasuna, dibertsitatea, aukera, inklusioa eta bizitza

Salaketa- eta sentsibilizazio-kanpaina informatiboa; gazteen artean banatuko da.

Ikusi