Lan-mundua

Lan-mundua

1

Ekintzak

Bizimodu independentea izaten laguntzeko zerbitzua, dibertsitate funtzionala duten pertsonak enplegu normalizatuan sartuz.

Desgaitasunen bat duten pertsonak lan-merkatu arruntean osoki sar daitezen lortzea. Elkartean Konfederazioarekin lankidetzan egiteko ekintzen proposamena:

ADMINISTRAZIO PUBLIKOEI ESKATZEA HAR DEZATELA KONPROMISOA DESGAITASUNEN BAT DUTEN PERTSONAK LAN-MERKATUAN ENPLEGU ARRUNTAREN MODALITATEAN LEHENTASUNEZ SARTZEA SUSTATUKO DUTEN ENPLEGU-POLITIKA AKTIBOAK GARATZEKO (apirilaren 7ko 13/1982 Legeak, desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeari buruzkoak, VII. tituluan ezartzen duenarekin bat), azken urteotan Euskadin enplegu babestuari (Enplegu Zentro Bereziak) ematen zaion laguntzaren hein berean gutxienez.

2

Desgaitasunen bat duten pertsonen lanbide-trebakuntza eta -prestakuntza babestea

Irisgarri ez den trebakuntza-zentrorik ez dagoela bermatzea. Batez ere, trebakuntza pribatuko kasuetan.

Oso trebakuntza praktikoko formatuak garatzea: trebakuntzarekin batera, praktikak egitea enpresan. Laguntza-ildoak aztertzea, lanpostua egokitu ahal izateko.

Pertsonen motibazioa, autoestimua eta ahalduntzea lantzea.

Lanbide Heziketaren (LH) aukera aktibatzea, lanpostuak egokitzeko gune den aldetik: lanpostuen egokitzapenean berrikuntzak egitea, ikertzea, teknologiak baliatzea, etab.

3

Desgaitasunen bat duten pertsonek enpleguan zer-nolako balio erantsia duten ikusarazten laguntzea

Desgaitasunen bat duten pertsonak enplegu arruntean sartzeko jardunbide egokiak ikusaraztea; batez ere, dibertsitatea ikusarazteko lagungarriak diren lanpostuetan sartzekoak.

Enpresariak hobeto jabearaztea desgaitasunen bat duten pertsonek zer-nolako balioa eransten dioten enpresari: ekoizpenean, lan-giroan, jarreretan, etekinean, ahaleginean, lanaren balioan…

Enpresariei desgaitasunen bat duten pertsonen talentua, gaitasuna eta ahalmena ikusaraztea, eta estereotipo negatiboak ezabatzea. Desgaitasunen bat duten pertsonak ikusaraztean, bete ditzaketen eginkizun askotarikoetan erakustea, eta ez soilik prestakuntza-maila txikiko lanpostuetan.

4

Enplegu babestuko lan-baldintzak begiratzea, eta enplegu arruntera igarotzeari dagokionez egin diren lorpenak ikusaraztea

Pertsona horien lan-baldintzak duin bihurtzeko, hitzarmen kolektiboak sektoreko hitzarmen baliokideekin parekatzeko xedez.

Lanpostuz igotzeko eta beste enplegu-modalitate batzuetara igarotzeko aukerei dagokienez.

Zentro horietan lan egiten duten pertsonen eskubideak sindikatu-ordezkaritzaren bidez babesteari dagokionez.

Langileak kontzientziatzea beren lan-eskubideak defendatzearen alde.

Enplegu arruntean sartzea lortzen duten pertsonen datuak jakitera ematea, arrakastaren adierazgarri.

Beren langileen gogobetetasun-maila sistematikoki ebaluatzea.

5

Enplegu publikoan neurri egokiak abiaraztea

Lanpostu guztietan kuotak aplikatzea, eta taldeen eta kategorien araberako ezberdintasunak ezartzea.

Sarbide-probak egiaz egokitzea, berdintasuna berma dezaten.

Desgaitasunen bat duten emakumeentzako berariazko kuota bat ezartzea, desgaitasunerako erreserbaren barruan.

Zenbait aldundi aplikatzen ari diren “egokitasun-ziurtagiria” izenekoa ez aplikatzea, eta jardunbide diskriminatzaile hori desagerrarazteko egin beharreko ekintzak egitea.

Enplegu publikoko poltsetan erreserbak ezartzea.

Lanpostuen egokitzapena bermatzea: lanpostuetan egin beharreko aldaketa guztiak egitea, desgaitasunen bat duten pertsonek ­‒lanpostu horietan aritzen direnek‒ beren eginkizunak bete ahal izan ditzaten.

6

Prestazioen bateragarritasuna eta malgutasuna

Araudia aldatzea edo araudia aldatzera bultzatzea (eskumenen banaketaren arabera), bateragarria izan dadin lanean jardutea eta pentsioak kobratzea.

TEKNOLOGIA-BERRIKUNTZAREN ARLOKO GARAPENAK SUSTATZEA, LANPOSTUAK DESGAITASUNEN BAT DUTEN PERTSONEN EZAUGARRIETARA ETENGABE EGOKITZEKO, eta lanpostuz igotzeko edo lanpostuko aldaketetara egokitzeko aukera emateko.

TEKNOLOGIA-BERRIKUNTZAREN ARLOKO GARAPENAK SUSTATZEA, LANPOSTUAK DESGAITASUNEN BAT DUTEN PERTSONEN EZAUGARRIETARA ETENGABE EGOKITZEKO, eta lanpostuz igotzeko edo lanpostuko aldaketetara egokitzeko aukera emateko.a

“ENPLEGUA” kanpaina

Elkarteak ENPLEGU ARRUNTARI ETA DESGAITASUN FISIKOREN BAT DUTEN PERTSONEI BURUZKO JARDUNALDIA antolatu du. Deustuko Unibertsitateko Javier Arrieta Idiakez adituak dinamizatua, azaroan izango da, eta helburu hauek ditu:

  • Desgaitasunen bat duten pertsonak lan-merkatu arruntean osoki sar daitezen lortzea.
  • Lan-merkatuan sartzea norberarentzat nolako igoera den eta hartatik kanpo geratzeak nolako mendetasuna dakarren ikusaraztea.
  • Administrazio publikoei eskatzea har dezatela konpromisoa desgaitasunen bat duten pertsonak lan-merkatuan enplegu arruntaren modalitatean lehentasunez sartzea sustatuko duten enplegu-politika aktiboak garatzeko.
  • Enplegu publikoan neurri egokiak abiaraztea.
  • Enplegu publikoarekin lotutako alderdiak Gizarte Segurantzaren eta Medikuntzaren ikuspegitik aztertzea.
  • Lanpostuak erreserbatzearekin eta egokitzearekin lotutako lege-urraketak ikusaraztea.
  • Desgaitasunen bat duten pertsonak lanpostu batean daudeneko irudia normalizatzea.
  • Desgaitasunen bat duten pertsonek hainbat arlotan egiten duten lana ikusaraztea.
  • Lan egiteko eskubidea, autonomia eta gizarte-inklusioa duin bihurtzea.
  • Gizarte guztia kontzientziatu eta informatzea.

Jardunaldi hauen oinarrian gertaera nabari bat dago: dibertsitate funtzionala duten emakumeak eta gizonak lan-merkatuan sartzeko zailtasun gehien dituzten kolektiboetako bat dira, produkzio-ereduaren ezaugarri eta eskakizunengatik, hein handi batean.

Hori dela eta, Eginaren Eginez elkartekook egoera hori salatu nahi dugu, eta gizarte guztia ohartarazi zein garrantzitsua den, gizarte-inklusiorako, bi eskubide hauek baliatu ahal izatea:

  • Enplegua lortzeko eskubidea, dibertsitate funtzionalagatiko diskriminaziorik gabe.
  • Zernahi lanpostutarako nahikoa lan-gaitasun edukita, lanpostu horretako eginkizunak bete ahal izateko beharrezko laguntza-elementuak izateko eskubidea, dibertsitatea horretarako oztopo izan ez dadin.

Horrek eraman gaitu jardunaldi hauetan enplegu arruntaren eta desgaitasunen bat duten pertsonen egoera aztertzera.