Maiatzak 12. Euskadiko Hirugarren Sektore Socialaren Eguna

Maiatzaren 12an Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzen da. Jardunaldi horrek sektorearen parte garen ia 4.000 euskal erakundeen lana ikusgarri egiteko eta laguntzeko balio du. eginaren eginez Araban esku-hartze sozialean lan egiten duten 562 erakunde baino gehiagoren parte da, eta pertsona langile eta boluntarioekin batera gizarte-programak egiten ditugu.

Hirugarren Sektore Soziala ekimen sozialeko erakundeok osatzen dugu, eta gure helburu nagusia honako alderdi hauek bultzatzea da: gizarte-inklusioa, garapenarekiko elkarlana eta zaurgarritasun-, baztertze-, babesgabezia- eta dependentzia-egoerak dituzten pertsonen, kolektiboen edo komunitateen eskubideen zinezko erabilera, beren barneraketa sozialera bideratutako esku-hartze sozialeko ekintzen bidez.

eginaren eginezek, hirugarren sektoreko erakunde moduan, desgaitasunak dituzten pertsonen eskubideen alde borrokatzen du, eta justuagoak diren, desberdintasun gutxiagoak dituzten gizarte-ereduak sustatzen ditu, baita Arabako gizartearen eta munduko hiritarren mesedean solidaritatea eta konpromiso zibila bideratzen dituzten gizarte-ereduak ere. Eskubideen defentsan ezinbestekoa da diskriminazio- eta intolerantzia-jokabideen aurkako borroka-ekintzak sortzea.

eginaren eginezen misioa desgaitasuna edota aniztasun funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da, eta horretarako, beren parte-hartzea eta inklusioa hobetzea komunitate-guneetan.

eginaren eginezen gizarte justuagoa, anitzagoa eta berdinzaleagoa lortzeko borrokatzen dugu, non aniztasun funtzionala edo desgaitasuna duten pertsonak benetan barne hartzen diren.

Gure lana 3 oinarrizko printzipiotan oinarritzen da. Horiek gidatzen dute gure lana, eta honela laburtu daitezke:

  • AUTODETERMINAZIOA: aniztasun funtzionala duten pertsonek beren identitateari eta etorkizunari buruzko erabakiak hartzeko aukera izan behar dute.
  • INKLUSIOA: eta horretarako, aniztasuna aitortzea eta hari balioa ematea, bai eta pertsona orok aukera berak ditugula eta gure inguruetan modu betean parte hartzen dugula eta bizitzen garela bermatzea.
  • NORMALIZAZIOA: espazioa eta denbora partekatuz gero, kalitate oneko harremanak sortzen dira, eta aniztasun funtzionala daukaten pertsonak komunitatean bizi direla eta bertan parte hartzen dutela normalizatzen da, beste edozein pertsona bezala.

eginaren eginezetik, maiatzaren 12an, desgaitasunaren erakundeak sustatzeko dirulaguntzak hobetu behar direla aldarrikatzen dugu, bai eta egonkortasun ekonomiko egokia ematea eta ebazpen- eta ordainketa-epeak bizkortzea ere, desgaitasuna duten pertsonei eta beren familiei kalitate oneko arreta eman ahal izateko. Besteak beste, desgaitasuna daukaten pertsonei zuzendutako giza zerbitzuen programen dirulaguntzak eta hitzarmenak hobetu nahi dira.

Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen parte-hartze eraginkorra aldarrikatu nahi dugu. Izan ere, horiek, bai eta eginaren eginezek ere, desgaitasun fisikoak dituzten Arabako pertsonak ordezkatzen ditugu gure kolektiboaren inklusioari zuzendutako politiken eta ekintzen planifikazioan, gauzatzean eta ebaluazioan, Elkarrizketa Zibilaren eta Gobernantzaren printzipioen arabera eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legea ezarriz.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko maiatzaren 12an.

Komentario bat idatzi

Komentario bat idatzi