Mugikortasunaren erruleta

Mugikortasunaren Erruleta mugikortasun urria dugun pertsonok izaten ditugun irisgarritasun-arazoei buruzko sentsibilizazio sozialeko proiektu bat da. Mugikortasun urriko pertsonen bizimodua zeharo baldintzatzen dute egunerokoan topa ditzaketen oztopoek. Gure hirian nabarmen egin da aurrera, baina oraindik ere badira mugikortasun urria duten pertsonei autonomia galarazi eta kanpoan uzten dituzten egoerak. Oso garrantzitsua da herritarrek gure borrokarekiko enpatia sentitu […]
Jarri nire lekuan

Beste behin, kalera irten gara gure eskubideen alde borrokatzera. Baina oraingo honetan, tartean sartu nahi zaituztegu zuek ere, gazteok, eta horregatik itsatsi ditugu kartelak Alde Zaharrean, huraxe baita gazteon aisiako leku nagusia, urteko sasoi honetan batez ere. Izan ere, gazteok ere jakin behar duzue mugikortasun-arazoak ditugun pertsonok egunero zer oztopo topatzen ditugun, eta oztopo horiek […]
Ekarpen solidarioak

Helburuak: Elkartearen jarduerak finantzatzeko modu berriak identifikatu eta abian jartzea. Lortutako edo abian jarritako finantziazio-ildo berriak dibertsifikatzea. Elkarteko kuota-erregimenari buruzko barne-hausnarketa egiten jarraitzea eta ekarpen solidarioen kanpaina nabarmen dinamizatzea. Jarduera hau elkarteko boluntarioek kudeatzen dute. Txostena deskargatu
#bestelekubatbilatu

Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako aparkatzeko txartela oker erabiltzea saihesteko kontzientziazio-kanpaina da. Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako aparkatzeko txartela oso eskubide garrantzitsua da autoa erabili behar dugun guztiontzat. Hiri batean autoa hartzeak arazo ugari sortzen ditu, batez ere aparkalekuei dagokienez.Arazo horiek areagotu egiten dira gure kasuan; izan ere, leku jakin batetik gertu aparkatu behar badugu, oso litekeena […]
Espazio garbiak eta gizabidezko jarrerak

Eginaren Eginez-etik, Espazio garbiak eta gizabidezko jarrerak aurkezten dizkizugu, mugikortasun inklusibo baten alde. Ekimen horren helburua da gure kaleak zikintzen dituzten ohitura batzuen ohitura txarra salatzea, hiriaren edertasunean eta garbitasunean ez ezik, herritarren osasunean eta segurtasunean ere eragiten baitute. Kanpaina grafiko honen helburua da bizikidetza berdintasunezkoagoa eta errespetuzkoagoa sustatzea. Funtsezkoa da gogoratzea ohitura txarrek, hala nola […]